Teknologia albisteak

Sanagustin Kulturgunea

Erabiltzailearen jarduna

'Aho bizarrik gabe', sareko liburuan orain

2016-02-02 : 09:38

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an. Kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus,... Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean (PDF) bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

Gaizka Garitano (SD Eibar), "euskaldunen iraultza txiki" eske

2015-03-11 : 17:41

Euskara, politika, selekzioa eta futbolari buruz naturaltasun osoz hitz egin du Gaizka Garitano Eibarrko entrenatzaileak, 'Aho bizarrik gabe'-n. Solasaldi zikloa hamabigarren saio harekin bukatu da. Udara baino lehenago sareko liburu bat argitaratuko dute antolatzaileek.

Aho bizarrik gabe, Gaizka Garitano from Erlo Telebista on Vimeo.

Edurne Brouard: “Korrikaren beharrik ez den egunean ere nik egin egingo nuke”

2014-07-20 : 09:01

Aho bizarrik gabe mintzatu zen asteartean Edurne Brouard, Sanagustin kulturgunean. Alex Silva kazetariak jarri zizkion puntuak AEKko irakasleari eta Korrikako koordinatzaile ohiari. Irakasle senaz, euskararen egoeraz, Korrikaren inguruko lanaz eta sentipenez eta aitaren oroitzapenez hitz egin zuen, besteak beste, Brouardek. Hurrengo Aho bizarrik gabe irailean izango da.

Jon Sarasua: "Hemengo ezkerra eskuina da"

2014-05-30 : 17:18

Asteazken arratsaldean 70 lagun bildu ziren Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldien baitan, Jon Sarasuaren eta Josu Azpillagaren solasaldia entzuten. Hemen jaso ditugu Olatz Prat Urola Kostako Hitzako kazetariak egindako kronika, eta Erlo Telebistak egindako bideoa

Aho bizarrik gabe Jon Sarasua from Erlo Telebista on Vimeo.

Jesus Egiguren: "ETA bukatzea arazoa da estatuarentzat"

2014-03-13 : 13:29

Asteartean 100 bat lagun izan ziren Sanagustin kulturgunean, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen eta Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariaren arteko solasaldian. ETAz eta desarmeaz, bakegintzaz, PSOEren eta PSNren arteko gora-beherez, abertzaletasunaz eta beste hainbat kontuz jardun zuen. Hemen, www.uztarria.com atariak egindako laburpena eta Erlo Telebistak eginiko bideoa. 

1

Xiberuko kultur haizeak Azpeitian, asteburuan

2014-02-07 : 09:32

Zuberoan duten kultur errealitatea, sormen prozesuen dinamika, partekatzeko modua, euskararen erabilera...asko dugu ikusteko, asko entzuteko. Partekatu, bide eman, elkarlana sustatu eta batik bat Euskal Herriaren beste txoko batetan kultur jarduna nola bizi duten ulertzeko asteburua antolatu dugu otsailaren 7tik 9ra.

1

Amets Arzallus hizlariaren seiko motzekoa

2014-01-09 : 09:24

Asteartean Amets Arzallus Euskal Herriko bertsolari txapeldun berria eta kazetaria izan dugu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, ‘Aho bizarrik gabe’ solasaldi zikloan. 190 lagun bildu dira. Hemen Arzallusen seiko motzekoa.

Setienen zortzikoa

2013-10-16 : 11:38

Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia Azpeitiko Sanagustin kulturguneko solasaldi batean aritu da, Xabier Euzkitzerekin. 'Aho bizarrik gabe' zikloaren bosgarren gonbidatua izan da. Hemen Setienen zortzi esaldi.

Ibarretxe, nostalgiarik gabe

2013-03-17 : 13:14

Hilaren 12an izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Aho bizarrik gabe ekimenaren baitan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Oihana Elduaien 'Berria'-ko kazetariarekin aritu zen solasean.

Aho bizarrik gabe Juan Jose Ibarretxe from Erlo Telebista on Vimeo.