Euskaldun ganorabakoen kezkak eta zalantzak argitzeko prest! Ergatiboaren indarrak argi egin diezazuela!
Ai ederrok! Futbolari bat ikusi dut gaur telebistan… Mikel Gonzalez… futbol ‘jolaslaria’ omen da Mikel, etengabe esaten baitu futbolean ez duela asko jolasten, jolasteko gogoz dabilela… Mesedez eta faborez!!! Futbolean jokatu egiten da! Jo-ka-tu!!!
Kaixo ederrok, zer moduz?!? Badakizue zer? Astero-astero harritzen nauzue, hori da kapazidadea!!!
Tira, gaur Arratek deitu dit, Algortatik. Esan dit oso kezkatuta dagoela, bere alabaren irakasleak deitu diolako, esanez neskatoa txizatu egiten dela klasean. Ines Osinagaren bota gorrien izenean!!! Neu ere kezkatuko nintzateke nork eta irakasle batek hori esanez gero!!!
Urte berri on ederrok! Galdera potoloa Txingudi Ikastolako 4.C taldekoek Whatsapp bidez bidali didatena! Ea zer egin behar ote duten Irun euskalduntzeko!!!
Ederrok, gero eta galdera arraroagoak egiten dizkidazue gero! Zer iruditzen! Whatsapp mezu bat ez dut jaso, bada, galdetuz ea zein den hobea, Windows ala Mac?!? Aizue! Hau ez da KZGunea e?
Ai maitiok! Nola maite ditudan euskaldun gazteak, eta nolako buruko minak ematen dizkidaten!!! Ikusi zer pasatu zaidan: Nahiak Whatsapp mezu bat bidali dit 668 88 91 92 zenbakira, eta zera esan dit:
Kaixo ederrok! Zer moduz? Enekok deitu dit gaurkoan. Nire zale amorratua dela esan dit halako ahots serio ta sakonarekin, ze poza!!! Baina arazo bat ere badu gaixoak: telebistan ikusi nahi nau, baina Atarrabian bizi denez, han ez du euskarazko telebistarik ikusteko aukerarik.
Ederrok!
Gaur Edurnek utzi dit galdera erantzungailuan. Erdizka utzi ere! Izan ere, deia eten egin zaio galdera egiten amaitu aurretik!!!
Kepak deitu dit esateko Delegaritzara joan dela, eta ez diotela euskaraz erantzun, berak hala eskatuta ere.
Ai, ederrok, batzuetan ez dakit zer egin behar dudan zuekin!!! Julenen whatsapp bat jaso ez dut, bada, esanez 'lagunek erasotzen dutela'?!?
Ederrok!!!
Egunotan "GOAZEN EIBAR"-ka ikusi zaituztet han eta hemen, eta kezkatzen hasita ere banago gero!!!
Nora joan behar duzue ba?
Zuekin joan naiteke?
Erantzun mesedez!!!
Kaixo ederrok!
Ikusle anonimo batek paketetxo bat bidali dit etxera… eta urduri-urduri egon naiz, opari ederra izango zelakoan… baina bai zera!!! DVD bat zen, bere lagunek umeei esaten dieten astakeriekin!!! Ikusi, ikusi!!! Belarriak odoletan dauzkat!!!
Ai ederrok!!! Zapore gazi-gozoa utzi dit gaurko deiak. Azpeititik deitu didate, zer eta ‘nirekin hitz egiteko gogoak zituztela’ esateko. Hitz egiteko gogoak!!! Sinistu ahal duzue?