Teknologia albisteak

Jon Otegi

Erabiltzailearen aurpegia

LAB, EITB, Komunikabideak, Zerbitzu Publikoak, Araba...

Erabiltzailearen jarduna

EAJri gutun irekia, EITBn izan zituen «praktika eredugarriak» berriro salatuz

2012-10-19 : 13:30

Ortuzarren agerraldia kargua utzi aurretik. Eserita 1 B.Zupiria, 2 M.Agirre, 4 J.Diego

Asteartean, EITB taldeko LABeko kideok prentsaurrekoa eman genuen, komunikabide publikoaren kudeaketan EAJk egin zuen «praktika eredugarri» larri bat salatzeko, kasu bakar horretara mugatuz bestalde. Ez dugu arazo osoa berriro errepikatuko Interneten erraz aurki daitekeelako, baina funtsean:EAJ gobernuan zegoenean EITBren diruarekin VILAU MEDIA S.L. enpresa pribatua sortu izana azaltzen genuen, eta bertan diru publikoen erabilera okerra (erdaraz “malversación de fondos públicos") eman zela salatu genuen, ustez Andoni Ortuzarrek izendatutako kideen aldetik. Legez EITBk ezin zuen zorpetzetan sartu, eta VILAUk eskatu zuen 700.000€ko kreditu baten abal osoa sinatu zuen EITBk, eta exekutatzerakoan tamaina horren zuloa estali behar izan zen diru guztion diruarekin.