Teknologia albisteak

Irakurketa Plana, dagoeneko, 9 proiekturekin ari da lanean

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-03 : 11:11

Dagoeneko abian dira EAEko Irakurketa Planaren baitako zenbait ekimen. Besteak beste, irakurketa kanpainak enpresetan, liburutegi zerbitzuak osasun zentroetan, txartel bakarra edo irakurketa eta hizketaldi klubei laguntzeko zerbitzu bat. Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako jarduneko Kultura sailburuak eman du horien berri.

 

Euskadiko Irakurketa Planaren esparruan, apirilean Legebiltzarrean aurkeztu zenetik, abian jarritako proiektuak aurkeztu ditu Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako jarduneko Kultura sailburuak. Ondoko ekimenak jarri dira martxan: XXI. menderako liburutegi zerbitzuei buruzko azterketa, Irakurketa Publikoko Mapa eguneratzeko erreminta elektronikoa, enpresetarako irakurketa kanpainak, aholkularitzako web orria, liburutegi zerbitzuak osasun zentroetan, udal funtsak digitalizatzea, txartel bakarra edo irakurketa eta literatura hizketaldietako klubei laguntzeko zerbitzua.

Irakurketa Plana, oro har, 23 proiekturen arabera egituratu da; proiektu horiek lau helburu nagusiri erantzun nahi diete:  euskal herritarren irakurketa eta idazketa gaitasuna hobetzea; irakurketa indizeak hobetzea; irakurketara heltzeko aukerak hobetzea, eta irakurketa gizartearen hezkuntza eta kultura lehentasunen artean kokatzea.  Urgellek adierazi duenez, “denboraren eta aurrekontuaren muga dela-eta, erabaki dutela lehentasuna ematea zenbait ekimeni, Jaurlaritzak funtzio bultzatzailea edo eta koordinatzailea izan dezakeen horiei alegia”. Halaber, gaineratu du, “abiapuntua ona denez eta batzuek egindako lanari esker -Liburutegien sarea edo irakurketa sustatzeko lan egiten duen Galtzagorri Elkartea, besteak beste- emaitza onak lortu dira”.

EAEko Irakurketa Planaren helburu nagusia irakurketa gizarteko hezkuntza eta kultur lehentasunetako bat eta garapenaren motor bihurtzea da.Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dokumentua egiteko. Bertan irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbestekotzat jotzen da, eta hain zuzen, adimena lehengai garrantzitsutzat jotzen da informazioaren gizartean.

 

Abian jarritako proiektuak

  • XXI. mendeko liburutegi zerbitzuei buruzko azterketa, 30 aditu eta 2.000 inkesta (liburutegietako erabiltzaileei eta erabiltzaile ez direnei egindakoak) oinarria izan dira sare publikoak gain hartu beharko dituen zerbitzuen proposamena egiteko.
  • Irakurketa Publikoko Mapa eguneratzeko eta hobetzeko erreminta elektronikoa burutzea.
  • Irakurketa kanpainak enpresetan. Euskal enpresetan irakurketa sustatzeko esparrua definitzea, parte-hartzen dituzten gaitasun motak zehaztea (bereziki aktibo diren zenbaitzuen zerrenda egin da) eta proiektu pilotu bat abian jartzea (oraindik garatu gabe dago).
  • Aholkularitzako web gune bart sortzea; gune horretan ondokoak aurki daitezke: dokumentazioa, proiektuak eta garapena; irakurketarekin lotura duten berriak; irakurketa, praktika onen eta ereduen gidak; atxikitzeak, intereseko loturak, harremana edo jardueren agenda (Kulturklik-ekin lotuta).
  • Liburutegi zerbitzuak osasun zentroetan.
  • Argitalpenak: Irakurketa gidak.
  • Udal liburutegi publikoetako funtsak digitalizatzea, euskal liburutegi digital Liburuklik-ekin koordinatuta.
  • Txartel bakarra EAEko liburutegi publikoetarako.
  • Irakurketa eta literatura hizketaldi dialogikoen klubei  laguntzeko zerbitzu bat sortzea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago