Denbora luzea pasatu da lehen #OuiShareDrinksBilbo ospatu genuenetik. Epe honetan bertan erakutsitako proiektuek hazi eta eboluzionatzeko beta izan dute eta horretaz gain beste ekimen berri batzuk ere sortu dira. Hori dela eta, ust dogu beste OuiShareDrinksBilbo bat ospatzeko garaia iritsi dela alde batetik jadanik ezagutzen ditugun proiektuen ibilbide barriak ezagutu eta gure mugimendura batu den jende barria ezagutzeko.
Azalean guztiok erretorikotzat jotzen dugun galdera honekin ikusi genuen Forbes aldizkari ospetsuaren portada aurreko asteazkenean, urre koloreko letra distiratsuekin apaindua. Horrela izango al da benetan? Atzekaldean, Byan Chesky, mundu osoko ekintzaileen ikur berria, berak sortu eta kudeatzen duen AirBNB enpresari esker. Bere CEO jantzia soinean jarrita irribarrezka, barrutik zenbaterainoko arrakasta izan duen sinetsi ezinik beharbada.
Amaste taldeak, euren ColaBoraBora ekimenaren bitartez, Ondare komunaren eta herritarren arteko kolaborazioa sustatzeko dinamikak sortzen dituzte, kontzeptu hauek praktikara eraman ahal izateko zubiak eraikiz. Honela, ezagutu ginen momentutik, ColaBoraBora eta Shareak proiektuen arteko erlazioa ikusi, eta jakin genuen arinago edo beranduago elkarrekin lan egiteko aukera izango genuela, ondare komunaren irla multzoan dagoen ekonomia kolaboratiboaren irlatxoa ezagutu eta bere kalak eta amildegiak arakatzeko. Momentu hori pasa den asteartean izan zen (2012/12/18), Eutokian, Bilboko berrikuntza sozialaren elkargunean, egindako Hondartzan_15 ekitaldian.
Joan den astean izan genuen lehenengo #OuiShareDrinksBilbao: 13 proiektu ezberdin, 40 parte hartzaile inguru, zerbeza batzuk eta batez ere, giro bikaina.
Abenduaren 12an OuiShare Drinks Bilbao, Ekonomia Kolaboratiboko ekimenen elkargunea, Vaivata, Fundación Novia Salcedo, Synergy Matters eta Shareak-en eskutik. Coworking, cohousing, car sharing, elkartrukea, kontsumo alternatiboko taldeak, teknologia eta prozesu kolaboratiboak... eta askoz gehiago.