Teknologia albisteak

OuiShare Drinks Bilbo 2012

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-11 : 10:49

Abenduaren 12an OuiShare Drinks Bilbao, Ekonomia Kolaboratiboko ekimenen elkargunea, Vaivata, Fundación Novia Salcedo, Synergy Matters eta Shareak-en eskutik. Coworking, cohousing, car sharing, elkartrukea, kontsumo alternatiboko taldeak, teknologia eta prozesu kolaboratiboak... eta askoz gehiago.

Azkenik OuiShare Drinks Bilbora iritsi da! Euskadin ekonomia kolaboratiboaren arloan lan egiten duten ekimen ezberdinak ezagutzeko jardunaldia da hau.

Ekitaldi hau aurretik Paris, Berlin, Bartzelona, Roma, Madrid, Bruselas eta Munich-en egin ostean besteak beste, uste dogu garaia dala euskadi mailan ere “Sharing Economy”-aren inguruan lanean gauden proiektu eta jende ezberdina batzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.

Zertan datza OuiShare Drinks ekitaldia? 

Elkar ezagutu, esperientziak partekatu, konektatu eta abian jartzen ari diren ekimen guztiak ezagutzeko sortutako ekitaldi informala da hau. Ongietorri moduko sarrera txiki baten ostean lunch batekin hasiko dogu ekitaldia lehen kontaktua eukitzeko modu lasaiean. Honen ostean 2-3 minutukojam pitch txandak egingo ditugu proiektuak aurkezteko (formatu askean). Helburua ekitaldia dinamikoa eta ahalik eta dibertigarriena izatea da! Denbora nahikoa izango dogu proiektu ezberbinetan sakontzeko “drink”-etik “drink”-era.

  • Noiz. Abenduaren 12an, asteazkenean, 18:30etakik 20:30etara.
  • Non. La Cantera, Novia Salcedo fundazioko co-working espazioa, Harrobi eraikina, la Cantera plazako 4.ean.

Informazio gehiago hemen:

http://shareakblog.wordpress.com/2012/11/26/etzazu-galdu-ouisharedrinksbilbao/

Erantzun

Sartu