Teknologia albisteak

Bigarren #OuiShareDrinksBilbao martxan da!

Erabiltzailearen aurpegia
2013-09-20 : 22:02
Denbora luzea pasatu da lehen #OuiShareDrinksBilbo ospatu genuenetik. Epe honetan bertan erakutsitako proiektuek hazi eta eboluzionatzeko beta izan dute eta horretaz gain beste ekimen berri batzuk ere sortu dira. Hori dela eta, ust dogu beste OuiShareDrinksBilbo bat ospatzeko garaia iritsi dela alde batetik jadanik ezagutzen ditugun proiektuen ibilbide barriak ezagutu eta gure mugimendura batu den jende barria ezagutzeko.

Oraingotan, ekitaldi hau “OuiShare Spain Tour” ekimenaren barruan emango da. Tour honetan iraiaren 25etik hasita urriaren 5arte, OuiShare-eko taldekideek, Espainiako hiri ezberdinetan ospatuko dituzte Drinks hauek tokiko ekimenak sustatzeko.

Aurtengoan ere, aurreko formatu berdina jarraituko da: Ongietorri moduko sarrera txiki baten ostean lunch batekin hasiko dogu ekitaldia lehen kontaktua eukitzeko modu lasaiean. Honen ostean 2-3 minutuko jam pitch txandak egingo ditugu proiektuak aurkezteko (formatu askean).

Aurkeztuko diran proiektuak, Misöky: haurrentzako produktuen salmenta; Clickar: gende arteko kotxe alokairu plataforma; Armario Compartido: arropa elkartrukea; Guifi.net: erabiltazile arteko internet sare librea; Shareak: produktu eta zerbitzuen elkartruke plataforma; Ulule: crowdfunding ekimena eta Blablacar: garraioa konpartitzeko plataforma.

PLANO DE LOCALIZACIÓN LA CANTERA (1)

Noiz? Irailaren 26an, asteazkenean, 18:30etakik 20:30etara.
Non? La Cantera, Novia Salcedo fundazioko co-working espazioa, Harrobi eraikina, la Cantera plazako 4.ean.

Antolatzaileak eta parte hartzaile nagusiak: Shareak, Fundación Novia Salcedo, Blablacar eta Ulule.

Erantzun

Sartu