Lehenengo #OuiShareDrinksBilbao-ren kronika
Danetariko proiektuak izan genituen joan den astean gurean: Bilbodiru, moneta soziala, Me Cambio, bizimodu sustainagarri bat eramateko laguntzen digun portala, Resivitas, komunitateak indartu eta negozio sozial eta kooperatiboak sustatzen dituen ekimena, Bermeoko San Miguel auzoan egiten hari diren lanak desazkundearen inguruan, Guifinet, erabiltzaileen artean sortutako internet sare libre eta neutrala, Zesta Punta, erabiltzen ez ditugun produktuak merkatura bueltatzeko plataforma, Armario Compartido, arropa elkartrukatzeko proiektua, OuiShare mugimendua, Harrobia coworking espazioa, co-housing, etxea konpartitzeko proiektua, Shareak, produktu eta zerbitzuen elkartrukerako plataforma, ClickCar kotxea konpartitzeko eta Goteo, proiektu irekientzako crowdfunding plataforma.
Ekitaldiak iraun zuen denbora laburrean, parte hartzaile guztien arteko arremanak indartzeko aukera izan genuen, proiektu ezberdinen arteko lotura puntuak bilatuz eta baita atzo jakin minak ekarri zituen ikusleekin ikuspuntuak konpartituz.
Ekitaldi arrakastatsua izan zen dudarik gabe, espero dugu etorritako guztiek gure beste gozatu izana eta esperientzia erabilgarria iruditu izana.
Gure aldetik, eskerrak eman gurekin batera ekitaldia aurrera eramanten lagundu diguten guztiei, zuen laguntza gabe ezingo genuke lortu. Eskerrak eman baita ekitaldirako OuiShare-etik etorri ziren Albert Cañigueral, Luis Tamayo eta Cristobal Graciari gurekin egoteko egindako bidaiagaitik, zuen ekimenak aurkeztu zenuten guztioi eta azken finean ekitaldian parte hartu zenuten danoi.
Espero dugu laster ikustea elkar berriro, izan ere, mugimendu hau bizirik mantentzea dugu helburu, ekitaldi eta dinamika ezberdinak garatuz, atzokoan gurekin egoterik izan ez duten ekimenak batuz, elkarlanarekin lortuko baitugu eraginik handiena.
Eskerrik asko danoi eta laster arte!

Erantzunak kargatzen...
