Teknologia albisteak

#Faceguk, 24 orduz buruari bueltaka

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-15 : 12:55
Koldo D. Bizkarguenaga Bilboko San Inazioa auzoko gaztea 2009an lizentziatu zen soziologian. Segituan hasi zen testian lanean buru-belarri, buruan zeukan ideia bat ikertzen. Euskal nortasunaren eraikuntzan Internetek eta batez ere Facebookek duen eragina gazteengan aztertu ditu bere tesian.

 

Beste gazte asko bezala futbolari frustratua dela dio eta kirolzale amorratua. Tesiaren defentsa egin baino lehen zein beste momentu garrantzitsuen aurreko egunetan korrika egitera irteten da. Azken hilabeteetan afizio berri bat ere aurkitu du: Wing Tsun arte martzial txinatarra.

Galdera: Unibertsitate munduan lan egin nahi duen orok egun tesia du buruan, baina zer suposatzen du doktore tesi bat egiten buru-belarri hasteak?

Erantzuna: Nire kasuan 24 orduz gai horretan pentsatzen egotea: athleticen partidua ikusi eta euskal herritartasuna nola ulertzen duten pentsatzea, asteburutan emailak erantzutea edota gau asko ezin lo egitea gaiari bueltaka egoteagatik. Gainera, beste bide asko bazterrean uzten dituzu eta lau urtez defendatu beharreko lan batean buru belarri ibiltzeak beste bizi batzuekin amestera eramaten zaitu.

Hala ere, kapitalismoak sortutako krisi ekonomikoa dela eta hainbat gaztek bizi duten egoera prekarioa ikusita irakurri, idatzi eta jende interesgarria ezagutzeagatik kobratzean pribilegiatu baten moduan baino besterik ezin dezaket ikusi neure burua, noski.

Guztia Irakurri

Erantzun

Sartu