Teknologia albisteak

"Auzolandegiak 2018" programaren kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-08 : 11:15

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu. Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan. Lanak aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra bitartean (bi egunak barne).

Zer bidali:

  • Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta  70 X 50 zm-ko neurrian (bertikalean zein horizontalean) aurkeztu beharko da.
  • Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu  dezakezu leloa.
  • Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.
  • Izena emateko fitxa (doc, 552 kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Saria:

2018ko Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako * herrialde batera.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2018an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da.

Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Venezuela.

Noiz erabili saria:

Bidaia txartela 2018ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.

Baldintzak eta informazio gehiago Gazteaukera atarian.

Erantzun

Sartu