Teknologia albisteak

GazteBizHitza: Ikasketak, Lana eta Etxebizitza atari bakarrean

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-01 : 12:17

Zenbait hilabetez frogetan ibili ostean Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak GazteBizHitza ataria abian du. Interneteko atari honetan Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazio ugari dago gazteentzat; besteak beste, kalitatezko edukiak, bideotutorialak, infografiak, FAQ-ak eta alertak aurki daitezke.

Horretaz gain, gai hauetan gazteek dituzten zalantzak argitzeko orientazio eta aholkularitza zerbitzu bat ere eskaintzen du atariak. Gazteek whatsappez, emailez zein telefonoz egin ditzakete kontsultak eta  aholkulari talde batek era pertsonalizatuan eta doan erantzungo diete gazteen beharrei.

Egitasmo hau Lanbide, Etxebide eta Hezkuntza Sailarekin egindako elkarlanaren emaitza da eta gazteek emantzipazioari loturik dituzten beharrak asetzeko laguntza izan nahi du.

Atariaren xehetasunen berri jarraian:

 

Bideotutoriak: 'Lana bilatzeko zenbait pauso'.
https://www.youtube.com/watch?v=6VKh2oviu6E


Erantzun

Sartu