Teknologia albisteak

Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek 2016ko Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara joateko aukera emango diete 8 gazte blogariri

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-17 : 11:33

Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi duzu eta Rioko Joko Olinpiko edo Paralinpikoetarako txartela eskuratu? Blogari izateko prest zaude? 2015eko urriaren 15ean  hasi eta abenduaren 15a  bitartean abian izango den lehiaketan parte hartzea baino ez duzu!

2016an Rio de Janeiron ( Brasil) egingo diren Olinpiadetako giroa gozatu, bizi eta kontatzeko prest bazaude aukera paregabea duzu honakoa. Gainera esperientzia guztia musu-truk irtengo zaizu!

Idaztea, argazkiak egitea eta bideoak grabatzea atsegin duzu? Komunikatzaile trebea zara? Aprobetxatu aukera eta parte hartu!

Oinarriak hemen ikus ditzakezu.

Erantzun

Sartu