Sustatu logoa Teknologia albisteak
galtzagorri_lit

Galtzagorri Elkartea

Haur eta Gazte Literatura elkartea. Children Books Association

Artikuluak

MarraziOak XV tailerrean izena emateko epea zabalik

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2023-04-17 12:10

MarraziOak tailerraren 15. edizioa ekainean antolatuko dugu; aurretik irailean egin izan dugu. Aurreratuta gatozenez, izen-ematea ireki dugu eta zabalik egongo da maiatzaren 19ra arte.

 

Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2023-02-13 13:08

Ireki dugu Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat egitasmoan izena emateko epea. Irakasleak, bitartekariak diren heinean, trebatzea da lantegien helburu nagusia; hartara irakasleek haurren eta gaztetxoen euskaraz irakurtzeko gogoan eragiteko erremintak izan ditzaten. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 10era arte.

Haur- eta Gazte-Literatura Eskolan ikastaroaren izen-ematea ireki dugu

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2022-11-14 12:20

Haur- eta Gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren laugarren edizioa antolatu dugu eta izena emateko epea ireki dugu. Ikastaroa urtarrilaren 11n hasiko da eta maiatzaren 3an amaituko. Datorren edizioaren nobedaderik nabarmenena da Gasteizen egingo dugula. Hain zuzen, EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean. Aldaketarekin ikasle berriak erakarri nahi ditugu. Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte. Ondoren, onartuak izan direnei jakinaraziko diegu abenduaren 12an. Ikastaroan 30 lagunentzako tokia dago. 

 

Ikusi MIkusi Azokaren bigarren edizioa egingo dugu

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2022-10-03 14:24

Urriaren 7an eta 8an, Saran, Ikusi Mikusi azokaren bigarren edizioa egingo dugu. Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Bidasoaz beste aldean antolatzen duguna Kiribil konpainiarekin eta Pamiela argitaletxearekin batera. Aurtengo edizioaren gaia Gure xaharrak da, eta antolatu ditugun tailer eta ikuskizun batean baino gehiago agertuko da.

HAUR- ETA GAZTE- LITERATURA ESKOLAN IKASTAROAREN II. EDIZIOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2020-11-24 13:39

Galtzagorri elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren bigarren edizioa jarriko dute martxan. Ikastaroa otsailaren 4an abiatuko da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.

Badator BIKO-TEKAren bosgarrena

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2020-11-16 14:16

Galtzagorri elkarteak bosgarren urtez BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak bikoteka lau eskutara lanean aritzen diren. Ireki berri dugu urtarrilaren 25etik 29ra Iruñean –Condestable jauregian lehenengo aldiz– egingo dugun bosgarren ekitaldiaren deialdia. Izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 4ra arte.

 

BIKO-TEKAn parte hartzeko izen-ematea zabaldu dugu

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2019-12-05 14:45

BIKO-TEKA tailerraren laugarren ekitaldia egingo dugu urtarrilaren 27tik 31ra Iruñean. Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren batera antolatuko du, Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariarekin batera. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazle-ilustratzaileak bikoteka lanean aritzen diren euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzen.

Zabaldu dugu Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2019-09-06 16:17

Martxan da 2019-2020 ikasturteko Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa. Dagoeneko bidali dugu deialdia eskoletara DBHko ikasleak erreseina interaktiboen egile bihur daitezen. Izena emateko epea irailaren 20ra arte zabalik egongo da.

 

Sukaldean egingo dute, irailean, MarraziOak XI ilustrazio tailerra

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2019-06-04 13:17

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, antolatzen du MarraziOak ilustratzaileei zuzendutako tailerra. Aurtengoa irailaren 16tik 20ra egingo dute. Ez da, azken urteetan bezala, Donostiako Komikigunean izango. Aldaketak arrazoi zehatza du; hain zuzen, tailerrak ezinbestekoa izango du oraingoan sukaldea. Hala, Igeldo auzoan izango da, Undermount elkartean. Eta ordutegia ere, aldatuta dator sukalde prestaketetan ibiliko direnez, ordutegi jarraitua hobeto egokituko baitzaie (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:30era).

Haurrentzako hiru egunetako transmedia irakurketa kluba eskainiko dute Galtzagorri elkarteak eta Orona Fundazioak Gabonetan

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2018-12-10 12:55

 Orona Fundazioak eta Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkarteak elkarlanean “KlisKlasIK” euskarri ezberdinetan oinarritutako irakurketa klubaren bigarren edizioa burutuko dute Gabonetako oporraldian. Liburua, ahotsa eta marrazteko tresnak batetik eta tablet, ordenagailu eta sakeleko telefonoak bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako euskaraz eta euskarazko haur literatura oinarri hartuta bigarren transmedia kluba antolatu dute Orona Fundazioaren eraikinean (Hernanin, Galarretan, Gipuzkoan) abenduaren 26, 27 eta 28rako. Uztailean egindako lehen transmedia klubaren arrakastaren ondoren dator bigarren ekitaldi hau. Izen emate epea zabalik dago abenduaren 14a arte.

Jarraitu gaitzazu