Sustatu logoa Teknologia albisteak

Badator BIKO-TEKAren bosgarrena

Galtzagorri Elkartea
2020-11-16 14:16

Izena ematen duten sortzaileen artean epaimahaiak zortzi ilustratzaile eta zortzi idazle aukeratuko ditu, eta bikoteka izena eman ez dutenen arteko bikoteak osatuko dituzte. Aukeratutako guztiek tailerra doan egiteko aukera izango dute. Hautatutako sortzaileei beranduenez abenduaren 18an jakinaraziko diegu.

2021eko edizioan Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak egingo dituzte tailerraren gidari lanak. Hizlari gonbidatuak Dani Martiarena idazlea eta Ana Ibáñez ilustratzailea izango dira eta autoekoizpenari buruz arituko dira.

BIKO-TEKA liburu grafikoen alderdi literarioa eta irudizkoa lantzen dira, diseinu bera ere bai. Bikoteek proiektu bat sortzeko aukera dute eta gidariak proiektuen eraikuntza horretan bidalegun izaten dituzte. Proiektu beraren sormen-lanaz gain, hamaika ariketa egingo dituzte arte-diziplina ugari uztartuz.

BIKO-TEKA deialdia 2021

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu