Sustatu logoa Teknologia albisteak
galtzagorri_lit

Galtzagorri Elkartea

Haur eta Gazte Literatura elkartea. Children Books Association

Argazkiak

Mariaren Lagundiara, Axular Lizeora eta Landaberrira joan dira sari nagusiak

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2016-05-13 16:15

Olainloclau taldea (Mariaren Lagundia DBH1, Bergara) eta Esther Muxika eta Eider Garcia bikotea (Axular Lizeoa DBH4, Donostia) izan dira Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako saritu nagusiak Ikastetxeen kategorian. Norbanakoen kategorian, berriz, Munduko Imajinarium taldeak (Landaberri BHI, DBH1, Lasarte-Oria) lortu du saria. Jakinminez eta emozioz betetako uneak izan dira gaurkoak. Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako irabaleak jakinarazi eta sariak banatu ditugu Tabakaleran, ia berrehun lagunek bete duten zinema aretoan. Ikasleak Bergaratik, Eibartik, Villabonatik, Urnietatik, Lasarte-Oriatik eta Donostia bertatik etorri dira.  

Marraz(i)Oak VII Ilustratzaileen Topaketak

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea
2015-10-21 15:22

Galtzagorri Elkarteak antolatuta, Marraz(i)Oak VII topaketak ari dira egiten egunotan Komikigunean. Gaur, ordea, Donostiako kaleetan ibili dira lantegian parte hartzen ari diren 10 ilustratzaileak, eta, gidari lanetan ari diren Elena Odriozola eta Gustavo Puerta. Dendaz denda, erakusleihoak eta objektuak marrazten ibili dira. Arratsaldean zirriborroak txukuntzera Komikigunera joango dira berriro. Ez dute aspertzeko astirik ez arrazoirik. Urriaren 23 arte Komikigunean izango dira "Gauzen lezioak" marrazten.

Jarraitu gaitzazu