Euskal Herriko Ikastolak
None
Jolastea da oparirik ederrena!: Ikastolen Elkarteko jokogintza eskaintza
Jostailu eta jolas ugari daude oparitzeko, baina jolastea da oparirik ederrena, eta jolastuz ikastea da saririk handiena. Ikastolen Elkarteak bi eskaintza ditu Gabon hauetarako, gure seme-alabek jolas, ikas eta gozatu dezaten.
Jolas hezigarri berri bi, Ikastolen Elkartearen eskutik: Letrak Hitz eta Igarri Migarri
'Letrak hitz' eta 'Igarri migarri'. Hauexek dira urte honetan Ikastolen Elkarteak sortu dituen bi jolas didaktiko berriak. Eguberri egun hauetan oparitzeko aukera ezin hobeak
Argitxoren jolas berriak, Ikastolen Elkartearen eskutik
Jolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin…
Argitxoren jolas berriak, Ikastolen Elkartearen eskutik
Argitxo hitzak irakurtzen, Argitxo dinosauroen munduan eta Argitxoren alfabetoa ezagutu nahi dituzu?
Gabon hauetan, jolastea oparitu! "Uzta batzera", 6+ urteko umeentzat
Ezagutu "Uzta batzera!", Ikastolen Elkarteko kooperazio jolas berria! Jolas kooperatibo honen bidez nekazari girora hurbilduz, eta ohitura horren transmisioa bermatu nahian, baratzean urtaro bakoitzean zer erein eta zer landatzen den ezagutuko dugu, eta baratza zaintzeko egin behar diren lanetan murgilduko gara. Gure neska-mutilek baserriko nahiz hiriko baratzeko oinarrizko egutegia ezagut dezaten nahi dugu. Gabon hauetan, jolastea oparitu! "Uzta batzera" eta beste hainbat jolas ohiko dendetan nahiz gure webgunean: http://denda.ikastola.eus.
Jolastu familian!
Hona hemen aurtengo Eguberrietan familian jolasteko proposatzen dizkizugun jolas eta jokoak!
Ikastolen Elkartearen gomendioa aurtengo Eguberrietarako: Jolastu familian!
Eguberrian, familian elkartzen gara, eta etxeak jolas, jokoz, jostailuz eta gailu elektronikoz gainezka izaten dira. Une aproposa izan daiteke gure seme-alabei gure denbora, gure astia eskaintzeko, beraiekin jolastuz. Era honetan, gure denbora baliotsua elkarrekin konpartitzea izan daiteke egin diezaiekegun oparirik preziatuena. Ea hemen proposatzen dizkizugun jolas eta joko berri hauek laguntzen dizueten helburu hori lortzen. Itzali gailu elektronikoak eta jolastu familian!
Ikastolen Elkartearen jolas eskaintza
Jolas egin eta ikasi. Ikasteko modurik polit eta dibertigarriena delako jolas egitea. Ikastolen Elkarteak jolas gehiago ekoitzi ditu negu honetarako, bakarka, taldean, adin berekoekin, familia guztiarekin jolasteko. Eta joko digital gehiago ere ekoitzi ditu.
Olentzerok Argitxo ekarriko digu
Aurtengo Olentzerotan, Argitxo eta Olentzero eskutik datoz. Argitxo, haurren lagun maitagarria izango da hainbat jolasetako protagonista. Haur txikienentzat Argitxo panpina, segurtasun afektiboa emango dien peluxea. Ikastolako lehendabiziko urteetarako Argitxo poltsa eta katilua. Ipuinak kontatzeko edo irakurtzeko orduan Argitxo eta Olentzeroren oparia eta Argitxo eta arlotea, irudi ederrez hornitutako ipuinak. Eta, azkenik, Argitxoren alfabetoa izeneko puzzlea, taldean nahiz bakarka hainbat erabilera eskaintzen dituen jokoa. Eskatu Olentzerori!
Euskaraz jolastu nahi?
Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskarazko jolas eta jokoak garatzen. Ildo honi jarraituz, bi mahai-joko dibertigarri aurkeztu ditu aurtengo Eguberrietarako: Nor da nor eta Urkatua. Joko bi hauen helburu nagusia haurrei euskaraz bizitzen laguntzea da, euskaraz dibertitzeko tresnak eskaintzea, eta, baita ere, jolastuz ikastea.