Jostailu eta jolas ugari daude oparitzeko, baina jolastea da oparirik ederrena, eta jolastuz ikastea da saririk handiena. Ikastolen Elkarteak bi eskaintza ditu Gabon hauetarako, gure seme-alabek jolas, ikas eta gozatu dezaten.
Argitxo pareak eta dominoa (3-7)
Kartoizko pare-jokoa eta dominoa.
Pare-jokoa: 26 fitxa (5x5 cm)
Dominoa: 28 fitxa (6x12 cm). Albo bietatik erabilgarria: aurkakoen dominoa (garbi-zikin, itxita-zabalik, barruan-kanpoan…) eta kantitateena (1-6)
Bihurrikeriak (7+)
Hiru jolas: Elkar ezagutzen dugu?, Tabu, Max-Mix (mimika eta kantatu).
1 zenbakia: Nortzuk dira nire lagunik onenak?, Zein da nire pelikula gustukoena?
2 zenbakia “Mamua”, “maleta”, ahoz adierazi (hitz zehatz batzuk erabili gabe)
3 zenbakia: Imitatu: dinosauroa, txirrindularia; Kantatu: Aitormena, Boga boga, Aldapeko,
60 karta, 1-2-3 dadoa, eta harea-erlojua
Nerea Arregi Urriolabeitia / Jokogintza koordinatzailea / Ikastolen Elkartea
Erantzun
Sartu