Aurtengo Olentzerotan, Argitxo eta Olentzero eskutik datoz. Argitxo, haurren lagun maitagarria izango da hainbat jolasetako protagonista. Haur txikienentzat Argitxo panpina, segurtasun afektiboa emango dien peluxea. Ikastolako lehendabiziko urteetarako Argitxo poltsa eta katilua. Ipuinak kontatzeko edo irakurtzeko orduan Argitxo eta Olentzeroren oparia eta Argitxo eta arlotea, irudi ederrez hornitutako ipuinak. Eta, azkenik, Argitxoren alfabetoa izeneko puzzlea, taldean nahiz bakarka hainbat erabilera eskaintzen dituen jokoa. Eskatu Olentzerori!
ARGITXO PANPINA (0+)
Euskara maitatzen lagunduko dion Argitxoren panpina bigun-biguna. Lotara nahiz ikastolara eramateko aproposa. Jolasean ibiltzeko lagun maitagarria.
ARGITXO EDALONTZIA
Argitxoren irudia duen plastikozko edalontzia, eguneroko bizitza euskaraz bizitzen laguntzeko. Edari hotzak nahiz beroak hartzeko. Etxerako, ikastolarako… Mikrouhin-labarako baliogarria.
ARGITXO POLTSA (3+)
Argitxo, euskararen laguna protagonista duen merienda-poltsa; janariak eta edariak eramateko, nagusiki. Neurri txikiko beste hainbat gauza eraman daitezke. Pertxetan zintzilikatzeko eta motxila legez eramangarria.
Neurria: 24x28 cm
ARGITXO ETA OLENTZEROREN OPARIA (IPUINA)
Argitxo bildumako 15. alea. Argitxo iratxoaren azken abenturak, Mitxel Muruaren eskutik. Argitxok, ezustean, Olentzeroren bisita jasoko du, eta, baita opari berezi bat ere: desioak betetzen dituen kutxa magikoa. Irudi ikusgarriz apaindua.
Ipuinaren bi testu eskaintzen dira: laburra, letra larriz, Haur Hezkuntzarako; ipuin luzea, letra xehez, Lehen Hezkuntzarako.
Neurria: 19,5x20,3 cm
28 orrialde
ARGITXO ETA ARLOTEA (IPUINA)
Argitxo bildumako 16. alea. Argitxo iratxoaren azken abenturak, Mitxel Muruaren eskutik. Argitxo ipuinak kontatzen dituen arlotea aurkituko du eta elkarrekin laguntzarekin hainbat arazori egingo diote aurre. Irudi ikusgarriz apaindua.
Ipuinaren testu laburra, letra larriz, Haur Hezkuntzarako; testu luzea, letra xehez, Lehen Hezkuntzarako.
Neurria: 19,5x20,3 cm
28 orrialde
ARGITXOREN ALFABETOA (3-7)
Irudi ederrez osatutako 28 zatiko puzzlea. Irudietan, eguneroko bizitzari lotutako hiztegia, alfabetoa aitzaki legez hartuta. Material osagarri legez, 27 foam-ezko letra larri. Erabilera ugari proposatzen dira, bakarka nahiz taldean jolasteko. Erabilera desberdin eta aberats hauen bidez haurra oinarrizko konpetentziak garatzen joango da.
Neurria: 40x70 cm
Nerea Arregi Urriolabeitia
Ikastolen Elkarteko Jokogintza taldeko arduraduna
Nerea, ba al dago material hau on-line erosterik?
Eskerrikasko