Teknologia albisteak

ehbildueuskara

Erabiltzailearen jarduna

Hamaika entzuteko jaioak omen gara

2015-01-20 : 19:32

Donostiako Udaleko Euskara Aholku Batzordeko kide izateko ez da euskaraz jakin beharko. Horrela erabaki berri dute hango PNVk, PSE-EEk eta PPk. Nekez emango du euskarari buruzko aholku onik hizkuntza bera ulertzeko beste ere ikasi ez duenak, baina tira, bakoitzak bere arrazoiak omen ditu.

Ziburun duintasuna helburu eta tresna

2014-10-01 : 14:48

Harrituta gabiltza azken asteotan Ziburutik heltzen zaizkigun berriekin. Herriko Etxeak (auzapeza buru eta gainontzekoak isilik?) haur hezkuntzako 12+1 haurtxo kaleratu nahi dituela egiten ari den obra trabatzen dutelako? Argia, ura eta, maltzurra behar da izan, babes-hesiak kenduko dizkiela?Gure hizkuntzan, euskaraz, hezteko oinarrizko eskubidea ukatuko diela?

Inon euskaraz bizi ahal bada, udalerri euskaldunetan

2014-07-29 : 11:44

Oraintsu izan dugu Udalerri Euskaldunen egun ederra Tolosan, UEMAk eta bertako Udalak antolatua. Udalerri euskaldunak, bizilagunen erdiak baino gehiago euskaldunak dituztenak, eta zer esanik ez UEMAn direnak, %70etik gorako euskaldun tasa daukatenak hiritarren artean, horiexek dira, inon baldin bada, euskaraz bizitzea ahalbideratzen diguten eremuak.

Gure mihi puntan ere badago

2014-06-07 : 22:49

Munduan bada hainbat herri bere burua izendatzeko bere hizkuntza aipatzen duena. Horietako bat da gurea, euskaldunak gara, euskaradunak. Eta Euskal Herria euskararen herria dugu, Hizkuntza dugu nazio ardatz. Hizkuntzak egiten gaitu nazio, euskaldunak gara ala ez gara. Eta horrexegatik esan dezakegu hizkuntzak ematen digula (besteak beste) burujabetzarako eskubidea.

EHBilduk “osasun arloan eragile aktibo” egin nahi ditu herritarrak

2014-03-31 : 21:24

Horrela da, Osakidetzak berak sortutako titular bat geure eginez, saiatuko gara honako lerroetan argi azaltzen zelan jokatu beharko genukeen Osakidetzako bezero euskaldunok gure hizkuntzan ganoraz artatu gaitzaten, eta bide batez, Osakidetzaren balizko pribatizazioari aurre egiten. Izan ere, zenbat eta euskaldunagoa izan osasun zerbitzu publikoa,orduan eta zailago pribatizaziorako aukera.

Gorrotoaren itzala

2014-02-08 : 12:14

Badatoz berriz Emilio Mola Vidalen oinordeko napartarrak (faxistak) erasoan. Eta ez da orain arte geldi egon direlako, ez. Euskaldunok ez gara egonean egotekoak, berez ibili, ari edo jardun egiten dugu, baina hauek ere ez dakite atzerapausorik egiten, zuzen-zuzen (euskararen) heriotzaraino...nahi lukete bidea.

Berorren Handietzak gura zukeena

2014-02-05 : 12:11

 Euskal lurretako leinu zaharreko semea da berori, aspaldiko, agindupeko zerbitzari leiala. Berorrek daki inork baino hobeto gaztelera dela Inperioaren sostengurik sendoena. Arabako leinu zaharrak zekien eran, mendiarteko hizkera ulergaitza, menditarren bar-bar jario gaiztoa, bazterrean utzi eta kristauen hizkuntza santuaren baitara bildu. Betiko.