Makina Erremintaren Institutua–IMH Elgoibarren (Gipuzkoan) kokatuta dagoen industriaren eta komunitatearen zerbitzura dagoen teknologia berrikuntzarako ikastetxea da eta hiru eginkizun nagusi ditu: prestakuntza teknikoa, hedapen teknologikoa eta enpresei zerbitzuak eskaintzea.
Enpresa-erakundeetako kudeatzaile eta euskara koordinatzaileentzat, eta ikastetxeetako zuzendari, HNAT eta lantokiko praktiketako arduradunentzat, eta orokorrean interesa duenarentzat prestatu dugu aurten 30+10 mintegia.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan urriaren 23an hizkuntza-kudeaketa enpresan gaiari buruzko jardunaldiaren ideia nagusiak ekarri ditugu hona.
Euskara eta hizkuntzen kudeaketa enpresarentzat erreminta erabilgarriak eta eraginkorrak direla uste dugunok, hitzordua duzue, zortzigarren urtez jarraian, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Urriaren 23an, goizean zehar, agintarien hasierako hitzez gain, 7 hitzaldi, tailer bat eta mahai inguru batek osatuko dute egitaraua; enpresa, ikastetxe eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen zerbitzuak, baliabideak eta esperientziak aurkezteko.
Elgoibarko IMHk "30+10 Mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan" jardunaldia antolatu du urriaren 23rako, sektore industrialari merkatuan egun dauden zerbitzu, produktu eta praktika on euskaldun eta eleanitzak ezagutarazi eta hurbiltzeko asmoz. Elgoibarko IMHk enpresa eta erakundeei gonbidapena egiten die, produktu, zerbitzu zein praktika on eleanitzen berri eman dezaten jardunaldi honetan
IMHren "hizkuntza-kudeaketa enpresan" mintegiaren 7. edizioan, 100 lagunek hartu dute parte.