Enpresa-erakundeetako kudeatzaile eta euskara koordinatzaileentzat, eta ikastetxeetako zuzendari, HNAT eta lantokiko praktiketako arduradunentzat, eta orokorrean interesa duenarentzat prestatu dugu aurten 30+10 mintegia.
Enpresa, erakunde eta ikastetxeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu esperientzia eta praktika onak azalduko ditugu aurtengo 30+10 mintegian IMH Makina Erremintaren Institutuan.Hasieran sarreran mintegiaren laguntzaileen ordezkaritza izango dugu: Ane Beitia Elgoibarko euskara zinegotzia, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria eta Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordea.
Aurtengo gaiak
1. SAIOAnLANBIDE HEZIKETAREN LANERAKO PRESTAKUNTZA EUSKARAZ.Gehitu proiektuko 2. faseko emaitzen aurkezpena eta tailerra:
- Datuen aurkezpena
- Eragileen ikuspegitik iritzi erronda,
- Hausnarketa taldeen lanketa
- Emaitzen aurkezpena
2. SAIOAnENPRESA-PRAKTIKA ONAK
- AHIZE-AEK. Administrazio kontratuetako hizkuntza baldintzak betetzeko gida
- ELHUYAR. ETEek nazioarteko harremanetan jarduteko izan ditzaketen hizkuntza- eta kultura-hesiak gainditzeko bideak eta estrategiak. AUTOMOBILGINTZA HIZTEGIA
- ARTEZ. CARITAS BIZKAIA. Bideratzaileak: Egitura berezian hizkuntza irizpideak ezartzeko sarea.
- EMUN. Enpresetako batzarrak eta bilerak euskaraz egiteko estrategiak
- LANSAREAN: Enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria. ENPRESAREAN azokaren aurkezpena.
- IBERBA. Itzulges: Itzulpenak kudeatzeko era berria eskaintzen duen aplikazioa.
- INGUDEA. Goierriko zazpi lantokiren ekimen bateratua lantokietan eragiteko.
- LANGUNE. Bidasoa: eskualde bat hiru hizkuntza. Eleaniztasuna kudeatzeko programa baterantz
- PuntuEUS domeinua: nola eta zergatik eskatu?
2. saioan
hitzaldiak paraleloan dira beraz
aukeratu beharra dago.
I
zen-ematea eta egitarauaren xehetasunak imh-ko webgunean dituzu eskura.Aurtengo mintegia IMH, Ahize-AEK eta LANEKIren artean antolatu dugu, hizlarien eta goian aipatu ditugun erakundeen laguntza eta parte hartzearekin. Esker ona denoi!
Erantzun
Sartu