Teknologia albisteak

30+10 mintegiaren 8. edizioaren egitaraua prest

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-07 : 14:30
Euskara eta hizkuntzen kudeaketa enpresarentzat erreminta erabilgarriak eta eraginkorrak direla uste dugunok, hitzordua duzue, zortzigarren urtez jarraian, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Urriaren 23an, goizean zehar, agintarien hasierako hitzez gain, 7 hitzaldi, tailer bat eta mahai inguru batek osatuko dute egitaraua; enpresa, ikastetxe eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen zerbitzuak, baliabideak eta esperientziak aurkezteko.
Urriaren 23an, "30+10, hizkuntza-kudeaketa enpresan" jardunaldiaren 8. edizioa burutuko da Elgoibarko IMHn.

Erakunde babesleek mintegiari hasiera eman ondoren, euskalgintzako hainbat enpresek beraien esperientziak eta produktuak aurkeztuko dizkigute, Lanbide Heziketako Gehitu proiektuko emaitzak ezagutuko ditugu eta Lanbide Heziketa Iraunkorra euskaraz garatzeko eman beharreko pausoak aztertzeko tailerra izango dugu, eta azkenik mahaiaren bueltan "Basque brand", osagai euskalduntasuna duten enpresekin solasean arituko gara.

Mintegia IMHk antolatzen du Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Urte hauetan, hainbat eragilek ere lagundu dute; aurten gurekin izango ditugunak dira Ahize-AEK, AFM, Argia, Artez, Azk-Taldea, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Banaiz-Bagara Elkartea, Elhuyar, Emun, Euskal Herria Esnea, Fagor Automation, IMH, Laneki, Langune, Ona Electro-Erosión eta Ternua.

Sartu hemen egitaraua ikusteko. Izena aurretik eman behar da eta doakoa izango da. Interesatuek dei dezakete 943744132 telefonora edo www.imh.es web gunean sartu.

Erantzun

Sartu