Teknologia albisteak

30+10 mintegiaren 8. edizioa urriaren 23an izango da

Erabiltzailearen aurpegia
2013-07-16 : 20:52
Elgoibarko IMHk "30+10 Mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan" jardunaldia antolatu du urriaren 23rako, sektore industrialari merkatuan egun dauden zerbitzu, produktu eta praktika on euskaldun eta eleanitzak ezagutarazi eta hurbiltzeko asmoz.  Elgoibarko IMHk enpresa eta erakundeei gonbidapena egiten die, produktu, zerbitzu zein praktika on eleanitzen berri eman dezaten jardunaldi honetan

Urtero garai honetan egin ohi dugunez, zazpi urtetan mintegian bai parte hartzaile eta baita entzule izan diren enpresa eta erakundeei deia egiten diegu, aurtengo edizioan parte hartu nahi badute, gurekin harremanetan jarri eta proposamena egin diezaguten eskatzeko. Horretarako epea uztailaren 23a izango da eta helbidea imh[abildua]imh.es. Behin-betiko egitaraua irailean aurkeztuko da.

IMHk garatzen duen euskara planaren ildo estrategikoetako bat hizkuntzaren inguruan hezkuntza eta enpresaren arteko zubi lanak egitea da. Ildoa gauzatzeko ekimenetako bat da 30+10 mintegia. 30+10 mintegiaren bidez ingurune industrialari kudeaketa eleanitzak egin dezakeen ekarpenaren zabalkundea egiten dugu.

30+10 Mintegia IMHk antolatzen du Ahize-AEKrekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, hainbat elkarte eta euskalgintzako eragileen parte hartzearekin.

Erantzun

Sartu