Teknologia albisteak

30+10 mintegiaren 8. edizioko laburpena

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-05 : 11:48
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan urriaren 23an hizkuntza-kudeaketa enpresan gaiari buruzko jardunaldiaren ideia nagusiak ekarri ditugu hona.
Aurtengo hitzaldiak Ahize-AEK, Argia, Artez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Banaiz-Bagara Elkartea, Elhuyar, Emun, IMH, Laneki eta Languneren eskutik izan dira. "Langileen prestakuntza euskaraz" Lanbide Heziketaren tailerra LANEKIk dinamizatu du. Bestalde, lehen mahai ingurua Errusian euskal enpresek saltzeko hizkuntzaz nola baliatzen diren ezagu dugu, AFM, Fagor Automation eta Ona Electro-Erosión-en eskutik. Bigarren mahai inguruan Onitza Irureta ARGIAko kazetaria Azk-Taldea, Euskal Herria Esnea eta Ternua-koekin markaren osagai euskalduntasuna duten enpresekin solasean aritu dira, Basque branding-ak ekar ditzakeen onurak aztertzeko.

Ideia nagusiak eta argazkiak hemen...

Erantzun

Sartu