Teknologia albisteak

cmartin

Erabiltzailearen jarduna

Laura Mintegi eta Teresa Toda, prentsa eta adierazpen askatasuna hizpide

2014-09-22 : 18:01

Laura Mintegi idazleak eta Teresa Toda kazetariak, Euskal Pen Klubeko kideak biak, Prentsa eta adierazpen askatasuna hitzaldia eskainiko dute asteartean, irailaren 23an, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia). Hitzaldi hori Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Prentsa eta giza eskubideak zikloaren barruan eskainiko dute. Hitzaldia euskaraz izango da.

Euskal Herriko prentsa marrazkilarien hitzaldia eta zuzeneko marrazketa, gaur Koldo Mitxelenan (Donostia)

2014-09-11 : 11:19

Gaur, irailak 11, Asisko Urmenetak, César Orozek eta Mattinek giza eskubideekin lotuta argitaratu dituzten biñeta batzuk aukeratu dituzte eta horiek zergatik marraztu zituzten azalduko dute. Zuzeneko marrazketa ere egingo dute. Koldo Mitxelenan (Ganbara aretoan), 19:00etan. 

Mendietako bideak txukuntzeko batzordea bihar, Azkoitian

2014-04-08 : 18:54

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimenaren barruan, Urola Erdiko herritarrek zazpi egitasmo aukeratu zituzten iaz 500.000 euro inbertitzeko. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta horren jarraipena egiteko batzordeak osatu dira. Bihar, asteazkena, 18:00etan, mendietako bidezidorrak txukuntzeko proiektuari buruzko bilera egingo dute Azkoitiko Elkargunean. 

Urola Erdiko herritarrek aukeratutako egitasmoak gauzatzeko bilerak hasi dira

2014-04-01 : 17:06

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Partaidetzazko Aurrekontuen ekimenaren bidez, 500.000 euro jarri zituen 2013an Urola Erdiko biztanleek erabakitzeko zertan inbertitu. Parte hartze prozesu baten ondorioz, zazpi egitasmo aukeratu zituzten eskualde horretako herritarrek foru aurrekontuen diru hori inbertitzeko. Egitasmoak aurten gauzatuko dira eta horren jarraipena egiteko bilerak hasi dira. Hilaren 2an eta 3an, Azpeitian izango dira.

Gipuzkoako parte hartzeko esperientzien bilduma (2011-2013)

2014-03-22 : 12:25

Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2013) liburua kaleratu berri du. Orain, liburua pdf formatuan eskura daiteke, eta laster gaztelaniazko bertsioa kaleratuko du Aldundiak.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago