Teknologia albisteak

Laura Mintegi eta Teresa Toda, prentsa eta adierazpen askatasuna hizpide

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-22 : 18:01
Laura Mintegi idazleak eta Teresa Toda kazetariak, Euskal Pen Klubeko kideak biak, Prentsa eta adierazpen askatasuna hitzaldia eskainiko dute asteartean, irailaren 23an, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia). Hitzaldi hori Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Prentsa eta giza eskubideak zikloaren barruan eskainiko dute. Hitzaldia euskaraz izango da.

Laura Mintegi idazlea da eta Euskal Pen Klubeko Zuzendaritzako kidea 2004tik. Horretaz gain, Historian lizentziatua eta Psikologian doktorea ere bada. 1981etik, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an. 

Teresa Toda kazetaria da eta Egin egunkariko zuzendariordea izan zen. Baltasar Garzon epaileak bultzatutako 18/98 sumarioaren barruan, inputatu zuten eta 2007an espetxeratu zuten Egineko beste lankideekin batera. Sei urte eman ditu kartzelan. 2013an aske gelditu zen arte.

 

Erantzun

Sartu