Teknologia albisteak

Gipuzkoako parte hartzeko esperientzien bilduma (2011-2013)

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-22 : 12:25

Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2013) liburua kaleratu berri du. Orain, liburua pdf formatuan eskura daiteke, eta laster gaztelaniazko bertsioa kaleratuko du Aldundiak.

Herritarrekin liburuak azken bi urteotan Gipuzkoako udaletatik bultzatutako parte hartzeko esperientziak biltzen ditu, eta partaidetzaren kultura eta praktika zabaltzeko egin den lanaren eta lortu den emaitzaren erradiografia da. Erradiografia horrek argi adierazten du partaidetza kultura errotzen, sendotzen eta hazten ari dela etengabe Gipuzkoan.

Liburua iragartzeko eta laburbiltzeko, ondorengo bideoa prestatu zuen Foru Aldundiak:

Liburuaren berri emateko, Herritarren Partaidetzarako zuzendaria (Arantza Ruiz de Larrinaga) eta liburuaren egilea (Imanol Azkue) hainbat aurkezpen ekitalditan izan dira Gipuzkoan zehar, eskualdez eskualde. Horretaz gain, Foru Jauregian ere aurkeztu zuten.

Liburua Gipuzkoako udal eta liburutegi guztietara zabaldu da, eta pdf formatuan eskura daiteke, hemen:

http://gipuzkoaherritarrekin.net/uploads/files/irakurketak/herritarrekin_liburua.pdf

Euskarazko bertsioaren ondoren, gaztelaniazko bertsioa ere argitaratuko du laster GFAko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak.

Laburpena

  • Titulua:Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2013)
  • Egilea: Imanol Azkue
  • Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Orrialde kopurua: 288
  • Edukia: Gipuzkoako 62 herritan egindako 137 esperientzia, 21 alor desberdinetakoak

 

Erantzun

Sartu