Teknologia albisteak

Cira Crespo

Erabiltzailearen aurpegia

Bartzelonan jaioa, 1980an. Gasteizen bizi naiz. Historian doktorea. Amatasunaren historiari buruzko Maternalias.blogspot.com.es blogaren egilea. Bi liburu ditut argitaratuak: Maternalias, de la historia de la maternidad (2013) eta Madres en Red: del lavadero a la blogosfera (2014), azken hau Mariona Visarekin lankidetzan.

Erabiltzailearen jarduna

Maitasunaren neurriez

2015-02-11 : 12:14

1891ko egun gordin batez, Bartzelonako Ramblaren goialdean, erloju bat jarri zuten. Harrezkero, hiri osoarentzako Ordu Ofiziala emango zuen. Ez dakit Euskal Herrian halako aparaturik izan den. Nolanahi den ere, erloju honek (eta haren lehengusuek) eta bere tik-tak bedeinkatuak giza historian oraina eta geroa banatuko zituen mugarria jarri zuen. Neurketen sasoira igaro ginen. Neurtu aditza ezinbestekoa da kapitalarentzat... esan nahi baita, kapitalismoarentzat eta haren jarraikileentzat. Zer ez dugu neurtzen? denbora, tenperatura, garaiera, zabalera, neurriak, kiloak, gramoak, egunak eta, ohartzen ari naiz, azken aldi honetan , tamalez, maitasunari neurria hartzen ere bagabiltza.

Zaintza kapitalismoaren sasoian. Zenbait proposamen

2014-12-29 : 11:28

XX.mendeko emakumezkoen idatzi eta sorkuntza-lanetan bada oso oso maiz ageri den osagai bat: amarenganako haserrea eta erresumina. Izan ere, ama-alaben arteko harremana zorrozki  bizi izan da alaben partetik. Alabarentzat  ama sekula izan nahi izango ez duen hori da: Esanekoa, rolak errepikatzen dituena, belaunikatzen dena, beti besteei laguntzen diena eta laguntzarik eskatzen ez duena.  Ez, ez, ez dugu horrelakoak izan nahi eta alaba askok islatuegi ikusten du bere burua. Beldurrez, euren buruari profezia betearaziko ote dioten, atzera ere historia bera antzeztuko duten. 

Amatasunaren alde. Beatriz Gimenoren hausnarketen harira

2014-12-15 : 10:53

Egunotan Beatriz Gimeno aktibista feminista bisitan izan dugu Euskal Herrian. Sarean amatasunaren gaineko hausnarketak jarraitzen ditugunontzat nahiko ezaguna da Gimeno, bereak gaiaren inguruan idatziko testu polemiko, irakurri eta komentatuenetakoen artean daudelako. Bere hitzak nahita dira probokatzaileak eta, hartara, halaxe jarri zion adibidez artikuluetako bati izenburu “Titia ematearen kontra nago”. Eta ildo honetan esango zituen, ziurrenik, Gasteizko Montehermoso/Oihaneder jauregiko solasaldian “emakumeok, historian zehar, beti saiatu izan gara, ahal izan dugun guztietan, amatasunaren kargaz libratzea“ bezalakoak.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago