Sustatu logoa Teknologia albisteak
badubada

Badu Bada

Badu Bada, euskara mundu eleanitzean. Erakusketa San Telmo Museoan (Donostia). 2012/11/16 - 2013/02/17. Euskararen iraupenaz, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa.

None

Ilaski Serrano: “Aisialdia euskaraz egon behar da. Kupoa jarri behar dela? Ba kupoa jartzen da!”.

Badu Bada
Badu Bada
2013-02-08 16:46
Bisita hasteko ia zuzenean jo zuen Ilaskik Laboa eta Arestirengana, “ze ondo sentituko gara hemen”. Horiek dira Badu Badak kultura munduko pertsonei egiten dien lehen bi erreferentziak.

Arrazoi duzue bisita zein hizkuntzatan egin zuen jarri izan bagenu hobeto ulertuko zela kronikaren t

2013-01-25 11:54
Arrazoi duzue bisita zein hizkuntzatan egin zuen jarri izan bagenu hobeto ulertuko zela kronikaren testuingurua. Kontuan hartuko dugu hurrengorako. Mila ...

Arratsade on Bittor, Zure lehen galderari erantzunez, Luisak gazteleraz egin zuen bisita gidatua

2013-01-23 17:39
Arratsade on Bittor, Zure lehen galderari erantzunez, Luisak gazteleraz egin zuen bisita gidatua. Bestalde, "Nik euskara ez gaizki hitz egiten ...

Luisa Etxenike: “Euskarara pertsuasioaren bidetik gerturatu behar gara, ez tentsioarenetik”

Badu Bada
Badu Bada
2013-01-22 18:11

Luisa Etxenike idazlea izan zen joan zen ostegunean Badu Badako gida berezia, eta ohiko bisitari bere begirada eta bizipenak gehitu zizkion. Ezer baino lehen, galderazko bisita partekatua egiteko gonbitea egin zien bertaratutakoei. Izan ere, bere ustez hori baita erakusketaren hutsuneetako bat, “erakusketa informatzaileegia da, eta ez hainbeste galdetzailea”.

Luistxo Fernandez: "Eguneroko bizitzaren beste kanal bat da internet, eta euskara hor dago bizi delako"

Badu Bada
Badu Bada
2013-01-11 15:41

Luistxo Fernandez eta, bere ironia eta zorroztasuna izan genituen atzo gidari berezi Badu Bada erakusketan.

Kazetaria izan zen Luistxo bere aurreko bizitzan, egun ordea, interneten munduan egiten du lan, besteak beste, interneterako euskarazko tresnak sortzen Codesyntax enpresatik. Horregatik, kode binarioan pentsatzen du berak, “1010 11 1 0 111000 101001” diote Luistxoren ametsek.

Ramon Etxezarreta: “Euskara hizkuntzagoa izan behar da sinbolo baino”

Badu Bada
Badu Bada
2013-01-04 20:33
Ramon Etxezarretaren diskurtsoa urrundu da gehien orain artean egin diren bisitetatik, eta baita, erakusketaren beraren planteamendutik ere. Kritiko agertu zen erakusketaren zenbait aspekturekin, eta pena izan zen saioak duen denbora-mugaren ondorioz, bere ekarpenetan gehiago sakondu ahal ez izatea. Edonola ere, ados egon edo ez, eskertzekoa izan zen ikuspuntu berriak entzuteko aukera.

Amets Arzallus: “Euskeran alde zer egin behar da? Lehenengo behintzat hitz egin”

Badu Bada
Badu Bada
2012-12-28 18:24

Bisita gidatu bereziekin hitzordua izan zuen atzo Badu Badak. Bisitariak erakusketa Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolarien begietatik eta bihotzetatik ikusteko aukera izan zuen. Zapietan puntual bildu ziren denak Badu Badako erakusketako sarreran eta, bertsolariek ohi duten gisara, agur bana botaz hasi zuten jarduna. Hara, Maialenena:

Arratsalde on lehenbizi
ta erlajazatu zaitea
ia denok lotzen dugun
erakusketan katea
gure hizkuntzaren hotsa ia bada
mezu bat bete betea
espero degu gure hitzak ere
zer esana izatea

Eta izan zuten, bai. Hemen lagin txiki bat.

Zuzenketa txiki bat egin dugu. Iñaki da testuan aipatzen dugun Segurola (eta ez Iñigo hasieran jarri

2012-12-15 12:17
Zuzenketa txiki bat egin dugu. Iñaki da testuan aipatzen dugun Segurola (eta ez Iñigo hasieran jarri genuen bezela). Bakoitzari berea.

Harkaitz Cano: "Munduko zein beste lekutan da arazo gehiago jakitea gutxiago jakitea baino?"

Badu Bada
Badu Bada
2012-12-14 20:09

Ikusmina piztu zuen Harkaitz Canoren bisita gidatuak. Idazle errekonozitua eta saritua da, baina, gainera, erakusketako gidoilarietako bat ere bada. Eta horrek ematen zion bisitari besteek izango ez duten aukera bat: erakusketaren tripak ezagutzekoa. “Euskararen inguruan erakusketa asko egin daitezke baina, guk ez genuen ezer historikoa egin nahi, eta egin zitekeen bide zailenetik egitea erabaki genuen: erabilerarenetik”.

Iñaki Perurena: “Hizkerak, hezikerak eta izakerak egiten du bat euskaldun”

Badu Bada
Badu Bada
2012-11-23 17:01

Bihotzetik egin du Iñaki Perurenak bere Badu Bada. Halaxe jarduten da bere etxean ere, Peru Harrin. Natural. Hori jaso dute gaurko 20 bisitariek, hasieratik sartu baitira jokoan, elkarrizketa gisako batean. Argi utzi du hori hasieratik Perurenak berak. “Bisita hau ez dut nik egingo, denok egingo dugu, taldean”. Esan eta izan.

Jarraitu gaitzazu