Teknologia albisteak

Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldiaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
2019-10-01 : 08:36

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanaren ondorioz, iaz Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egin zen estreinakoz. Iazko harrera onaren ondotik, bi erakundeek bigarren jardunaldi bat egitea adostu dute, urriaren 12an, Bilboko Azkuna Zentroan, 9:00etatik 14:00etara.

Jardunaldiaren xedea da bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea, eta hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea. Gainera kanpotik etorritako gonbidatu bereziak ere izango dira, jardunaldiari beste ikuspegi bat emateko asmoz.

Aurtengo jardunaldiaren berri emateko, ostegunean, urriak 3, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendaria eta Iker Bellido Game Erauntsiko kidea Euskararen Etxean bilduko dira, 13:30ean. Bi ordezkariek jardunaldiaren nondik norakoak azalduko dituzte, tartean, jardunaldian jorratuko diren gaiak eta hizlariak, betiere, jardunaldiaren lau ardatzei jarraiki:

Euskarazko bideojokoen bigarren jardunaldia: Etxeko esperientzietatik ikasteko

Ikasle, jokalari eta garatzaileak kontaktuan: Bideojokoen alderdi ezberdinak aztertzeko asmotan egina

Bertako kultura eta industria bultzatzea xede: Euskaratik eta euskaraz egiten dugu bertako bideojokogintza kultura indartzeko

Gonbidatu bereziak: Bideojokogintzan dabiltzan beste komunitate batzuen berri izateko

Erantzun

Sartu