Sustatu logoa Teknologia albisteak
azkuefundazioa

Azkue Fundazioa

Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!

Argazkiak

Wiki Loves Monuments Euskal Herriko lehiaketaren sari banaketa

Azkue Fundazioa
Azkue Fundazioa
2017-10-27 13:59

Banatu ditugu Wiki Loves Monuments Euskal Herriko lehiaketaren sariak. Zorionak Eduardo Bartolomé eta Oneka Tirado zuen argazki liluragarriengatik!

Eskerrik asko lehiaketako parte hartzaile guztiei eta epaimahaikideari!

Hona hemen argazkiak: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/wikilovesmonuments-2017ko-argazki-irabazleak/

Mikel Laboa gogoratuz

Azkue Fundazioa
Azkue Fundazioa
2016-12-01 11:31

Mikel Laboa (Donostia, 1934ko ekainaren 15aDonostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal abeslaria eta musikagilea izan zen. XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. 

Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa eta euskal kantagintzaren berritzaile nagusietakoa izan da, eta euskal herritarren artean errespetu eta miresmen itzela du haren lanak.

Jarraitu gaitzazu