Bi maila ezberdinetako B-Tuber ikastaroak eskainiko ditugu neguko oporraldian 13 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta. Izena emateko azaroaren 26tik abenduaren 16ra arteko epea dago.
Youtuberreko izar izan gura dutenei zuzendutako ikastaroak dira. Bertan, youtuber izatea zer den azaldu gura diegu: trikimailuak, arrakastarako gakoak, modako gaiak, editatzeko teknikak...Aurten bi ikastaro mota eskainiko ditugu. Bata, lehenengo aldiz honelako ikastaro batean izena ematen dutenei zuzendua eta bestea aurrez B-Tuber ikastaroan parte hartu dutenentzat edo oinarrizko ezagutza badutenentzat. Jarraian, eskainiko diren bi ikastaro moten ezaugarri eta deskribapena:
Youtuber ikastaroa
Helburua: Youtuben dauden genero eta kanal desberdinak ezagutuko dituzte. Bertan, kanala sortuko dute, pertsonalizatu eta sare sozialetan murgilduko dira. Bideoa grabatu, editatu eta kanalera igotzen ikasiko dute.
Nori zuzendua: Youtuber izateko lehen urratsak egin nahi dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Data: Urtarrilak 2 eta 3: goizez; 9:30 – 13:30 ( 50 plaza)
Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.
Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.
Youtuber ikastaro aurreratua
Helburua: Youtuben kanala sortzen, bideoak grabatzen eta batez ere, editatzen ikasiko dute (trantsizioak, zoom-a, testua, irudiak, musika, denbora….).
Nori zuzendua: Aurretiaz youtuber ikastaroa egin dutenei edo oinarrizko ezagutzak dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Data: Abenduak 26 eta 27: goizez; 9:30 – 13:30 (25 plaza)
Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.
Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.
Izena emateko azaroaren 26tik abenduaren 16ra arteko epea dago. Izena eman nahi baduzu sakatu hemen
Neguko oporraldian lehenengoz B-Tuber ikastaroetan izena ematen dutenek, gaian sakontzen eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute udaberrian. Aukera bera eskainiko dugu udaberrian lehen aldiz izena ematen dutenentzat ere, ekainean ikastaro aurreratuan izena emateko aukera izango baitute.
Esan bezala, neguko eta udaberriko oporraldian, eta ikasturte amaieran izango da B-Tuber ikastaroetan parte hartzeko aukera. Hiru epealdi horietan bi ikastaro mota eskainiko ditugu: bata, lehenengoz ikastaroan izena ematen dutenei zuzenduta eta bestea, aurrez B-Tuber ikastaroa egin dutenentzat.
Horrez gain, aurten ere, B-Tuber lehiaketa jarriko dugu martxan. Urtean zehar sortutako bideoek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, eta ikasturte amaieran izango da lehiaketara bideoak aurkezteko epea: ekainaren 17tik 30era.
Bilboko udalarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak Euskararen Etxean izango dira.
Erantzun
Sartu