Teknologia albisteak

Ander Ros Cubas

Erabiltzailearen jarduna

Gonorrearen eta koleraren arteko hautu gaitza

2016-11-09 : 12:56

Dilema hori haizeratzen zuen Edwrd Snowden iheslariak AEBetan burutzekoak ziren hauteskundeen atetan. Asaldaturik esnatu gara munduko herrialderik boteretsuaren presidente berria milioidun xenofobo misogino bat izango dela jakitean. Esnatu gabe geundela eta amesgaizto bat baino ez zela ere pentsatu nahi izan dugu askok momentu batez, alternatiba amets goxoa balitz bezala. Errealitatea polarizatzeko joera instintiboa dugu ondo erroturik: lagun edo etsai, alde edo kontra, hil edo bizi, eskuina edo ezkerra. Eldarnio hutsak dira horiek, errealitatea modurik sinpleenean ulertzeko sinplismorik sinpleena.

4

Ortodoxia eta manikeismo betierekoaz

2016-11-07 : 11:56

Autu zirraragarria da zinez euskalduntze edo baskonizazio berantiarrarena. Alabaina, eztabaida zientifikoa izanik, banago ez ote duen jendartera goizegi jauzi egin. Herri gartsu honetan mundua polarizatzeko seta oso barneraturik daukagu eta ortodoxian eta manikeismoan errazegi erortzen gara.

Etzegarate: lehengo lepotik burua

2014-06-12 : 08:01

Euskararen normalizazioaren izenean oso normalak eta oso gomendagarriak ez diren proposamen eta aldaketak ikusten ohituta gaude Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen eskutik. Oraingo kasuan, okerrena ez da aldaketa bera, aldaketa justifikatzeko argudiatze dorpe eta faltsua baizik.

Euskaltzaindia: hausnartzeko tenorea

2013-12-22 : 12:05

Bildu egin dira Euskaltzaindikoak. Komunikatu laburra atera dute, minimoen akordioa dela iduri. Batzorde guztiak pareko eta euskaltzain guztiak maila bereko. Hausnartzeko denbora hartuko dute. Aurreko egunetako ikamikak ez dira inorentzat onuragarriak eta elkarrizketa da arazoak konpontzeko bidea. Aurrekoan nioen tamalgarria litzatekeela krisia ustel gainean ixtea. Horrela izango den zantzuak badaude, alabaina. Beren laburrean, kezkagarriak dira hitzok. Hausnarketa horretarako gaia emango dut, ea euskaldunoi oraingoan entzuten diguten. Milaka gara egun euskara irakasle, itzultzaile, esatari, kazetari, hizlari, idazle… euskara eguneroko lanabesa dugunok

1

Euskaltzaindia, nora hoa?

2013-12-15 : 10:05

Orain hamar egun jendartera zabaldu den Euskaltzaindiaren inguruko krisiak erro sakonak ditu. Plazaratu dena baino askoz ere kontu ilun eta oker gehiago daude, luzarotik datozenak eta berandu baino lehen konponketa behar dutenak. Nik neuk, Onomastika Batzordearen inguruko lanak ezagutzen ditut hobekien, eta zirkulu unibertsitario itxietan kritika gogorrak zabaltzen hasiak badira ere, ordua da publiko zabalak ere ezagutu ditzan.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago