Teknologia albisteak

Aitzol

Erabiltzailearen aurpegia

Informatikan ingeniaria @codesyntax eta @kisale_es lanbide

Erabiltzailearen artikuluak

2

Adi! Etxeetako routerretan segurtasun-arazo larria aurkitu dute

2017-10-16 : 11:02

WPA2 izenez ezagutzen da etxe eta bulegoetako router gehienek darabilten segurtasun-protokoloa. Berorrek arautzen du nola antolatzen den bezeroa (routerrera konektatu nahi dena) eta zerbitzariaren (routerra) komunikazioa segurua izan dadin. Hau da, WPA2 bidez babestutako komunikazio bat ezartzean, printzipioz, ezinezkoa da sare bereko beste norbaitek zure komunikazioa harrapatu edo aldatzea ("kanpoko" bat zure etxeko wifi edo routerrera sartzea, alegia). Bada, segurtasun-arazo larri bat aurkitu dute protokolo horretan. KRACK deitu diote erasoari, eta bezero eta routerraren arteko zifratze-gakoen trukaketan dagoen ahultasun batean oinarritzen da. Zulo horri esker, zure routerrean edonor sartu daiteke, nahiko modu errazean.

Zure dozenaka pasahitzak hobeto kudeatzeko erabili "pasahitz-kudeatzaileak"

2016-11-07 : 12:16

Duela gutxi argitaratu dira Sustatun bertan, Interneteko pasahitzak segurtasunez gordetzeko zenbait irizpide orokor. Artikulu horretan aipatzen den moduan, segurtasun-prozesu horretarako oso erabilgarri izan daitezke pasahitz-kudeatzaileak. Aspaldi honetan, gero eta sarriago entzuten dugu zein garrantzitsu diren pasahitz-kudeatzaileak. Guztiz ados nago behar beharrezkoak direla, eta dagoneko urteak dira erabiltzen ditudala. Niretzako pasahitz-kudeatzailea eguneroko tresna bihurtu da, eta horregatik denbora daramat batzuk erabiltzen eta frogatzen. Jarraian erabili ditudanetatik gehien gustatu zaizkidanak zeintzuk izan diren zerrendatuko dut.

Euskaltelen futbola ikusteko zerbitzuaz hitz bi

2016-10-24 : 10:52

Ez da lehen aldia Euskaltelen erabakiekin txoke egiten dudana. Oraingo honetan kabreatuagoa nago, uste dudalako jendeari burla egiten ari direla, eta askoz haserreago 'kaltetutakoak' nire gurasoak direlako.

4

Euskaltel ez da ari ondo jokatzen Wifi kolektiboaren auzian

2015-03-19 : 10:15

Azken egunotan Euskaltel Wifi Kalean zerbitzua iragarri eta abiatu du Euskaltelek. Bezeroen wifi routerrek beste seinale bat ere banatzen dute "euskaltel_WiFi_kalean" izenarekin, paretik pasatzen den Euskalteleko mugikor erabiltzaieentzako. Sustatun eta blogetan ere aipatu izan da aste honetan, eta Euskalteleko erabiltzaileak kexu dira, enpresaren beraren foroan edo Twitterren ikus daitekeen moduan. Nire iritzia ere eman nahiko nuke, Euskaltelen bezero naizen aldetik.

1

Google+ Stories, oporren diaporama automatikoa

2014-07-31 : 10:05

Flipatuta nago honekin, Google+ Stories. Automatikoki sortutako storify edo diaporama bat da, mugikorreko datuekin osatua. Epealdi konkretu batetako zure bideo, argazki eta lokalizazioak hartu eta aurkezpen bat sortzen dizu AUTOMATIKOKI! Begira emaitza.