Ainhoa Ezeiza
Irakasle-ikertzaile Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Artikuluak
Hizkuntzaren normalizazioa eta Eskola mahai-ingurua, urriaren 5ean
Datorren asteazkenean, urriak 5, mahai-ingurua antolatu dugu Ilusionista Sozialen Mintegiko II Jardunaldien baitan euskararen normalizazioan azken urteotan gauzatu diren zenbait ekimen aztertu eta batez ere, aurrera begirako proposamenak eztabaidatzeko asmotan. Eztabaida horretan, ezinbestekotzat jotzen dugu Eskolaren lekua aztertzea, euskalduntzean eta kale-erabileran duen eragina sakonago ulertzeko. Donostiako Magisteritza Ikastegian, urriaren 5ean arratsaldeko 16.30etan. Izena emateko: http://www.ehu.eus/eu/web/ism/izenematea.
Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa
Maiatzaren 8an, goizez, Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa egingo da Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (liburutegi berriaren eraikinean). Ekitaldi honen helburua da ikasleek hitza hartzea Kultura zientifikoa euskaraz eta ikuspegi diziplinartekotik zabaltzen laguntzeko.
Auzolan digitala: Wikipedia euskaraz editatzen
Nola funtzionatzen du Wikipediak? Nola lagun dezaket euskarazko wikipedia haz dadin?
Galdera hauek nola erantzun jakin nahi baduzu, zatoz apirilaren 3ko* lan-tailerrera!
*[eguneratzea] Tailerreko hasierako data aldatu dugu. Tailerra 2014ko apirilaren 3an izango da.
Ikaskidetza Sareak antolatuta, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan egingo dugu arratsaldez (16:00etatik 20:00etara).
Galder González (@theklaneh) izango da dinamizatzailea eta bere eskarmentua azaltzeaz gain, ordenagailuan lanean jarriko gaitu gure ekarpenak nola egin ikasteko.
Ikus-entzunezkoak “hodeian” sortzeko tailerra
Geolokalizazio Aktiboko Tailerra otsailaren 8an Donostian
Bizitza osorako kirola eta bizimodu aktiboa, teknologien laguntzaz
Besteak beste, eguneroko bizitza osasuntsuagoa izaten laguntzeko ideiak, mugimenduak, trikimailuak eta tresna teknologikoak aztertuko ditugu (telefono eta tableta aplikazioak, bideojokoak eta antzerakoak). Animatzen gurekin ikastera?