Teknologia albisteak

Ikus-entzunezkoak “hodeian” sortzeko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia
2014-02-22 : 20:33
2014ko otsailaren 27an, osteguna, bideoak grabatzen eta argitaratzen trebatzeko tailerra antolatu dugu Donostian: Ikaskidetza Sarean. Tailerrean, mobilaz grabatu, Youtube-ra igo eta hodeian editatzen trebatuko gara: kontaketa digitala antolatzen (digital storytelling), azpitituluak berehala idazten eta argitaratzen. Tailerra Josi Sierrak (@josi) dinamizatuko du (http://conocity.eu/). Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2.1 gelan elkartuko gara 16:00etan. Tailerra euskaraz izango da eta izenematea doakoa da.
Tailer hau, ikus-entzunezko komunikazioan eta ekoizpen sortzailean interesa duen edonorentzat da, interneteko “hodeia” erabiltzen trebatu nahi duen edonorentzat.

Bideo digitala grabatzeko gailuren bat behar da: smartphone erako telefonoa, tableta edo antzekoren bat. Komenigarria da aldez aurretik Youtube-n kontua konfiguratua izatea (besterik gabe, sartu Youtube-ra zure gmail kontua erabiliz).

Edukiak:
  • Bideo bat sortu smartphone erako mobil bat edo tablet bat erabiliz.
  • Ikus-entzuneko materiala “hodeira” igo: material filmiko editagarria partekatzea editatzeko baimenaz: Creative Commons
  • Youtube editorea erabiltza: denbora lerroak audioa eta bideoa erabiliz, efektuak eta trantsizioak, azpitituluak.
  • Argitaratzea eta sare sozialetan hedatzea: bideo pribatuak, ezkutukoak edo publikoak Youtuben, komunikazioa eta hedapena sare sozialak erabiliz (Twitter, Facebook, eta abar)
Animatu eta hurbildu! Jostagarria izango da!

Jardueraren fitxa: http://www.ikaskidetza.org/ekintzak-jarduerak/ficha07/

Izenemate orria: http://www.ikaskidetza.org/events/hodeian/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago