Nola funtzionatzen du Wikipediak? Nola lagun dezaket euskarazko wikipedia haz dadin?
Galdera hauek nola erantzun jakin nahi baduzu, zatoz apirilaren 3ko* lan-tailerrera!
*[eguneratzea] Tailerreko hasierako data aldatu dugu. Tailerra 2014ko apirilaren 3an izango da.
Ikaskidetza Sareak antolatuta, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan egingo dugu arratsaldez (16:00etatik 20:00etara).
Galder González (@theklaneh) izango da dinamizatzailea eta bere eskarmentua azaltzeaz gain, ordenagailuan lanean jarriko gaitu gure ekarpenak nola egin ikasteko.
Tailerra bi zatitan banatu dugu, arratsalde osoz etorri ezin zaretenongan pentsatuz.
16:00 - 17:45 (2.3 gela) Lehenik Wikipedia euskaraz nola idazten eta berrikusten den argituko digu Galder Gonzalezek, Wikipediaren argitalpen eta baztertze prozesuak ezagutzeko eta edukien gaineko ikuspegi kritikoa izateko.
Wikipediaren euskal bertsioaren orrazketan bizitako pasadizu eta esperientzia batzuk kontatuko dizkigu eta Euskal Wikipediaren egungo egoera zein den azalduko digu.
17:45 Kafea (Eskolako kafetegian)
18:00 - 20:00 (2.1 gela) Proba egingo dugu geuk editatzen. Wikipedia editatzeko prozesuak, baldintzak eta prozedurak ikasiko ditugu.
Izenematea doakoa da baina ezinbestekoa (plazak mugatuak dira):
http://www.ikaskidetza.org/events/auzolan-digitala-wikipedia-euskaraz-editatzen/ UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan izango da (Oñati plaza, 3, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean).

Segi Ikaskidetza Sareko berriak:
@ikaskidetza,
#ikaskide1314 edo
webgunean.
Erantzun
Sartu