Teknologia albisteak

Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-29 : 20:43

Maiatzaren 8an, goizez, Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa egingo da Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (liburutegi berriaren eraikinean). Ekitaldi honen helburua da ikasleek hitza hartzea Kultura zientifikoa euskaraz eta ikuspegi diziplinartekotik zabaltzen laguntzeko.



#KZientifikoaAntolatzaileak: Ikaskidetza Sarea (http://www.ikaskidetza.org/) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Babesleak: DIPC (Donostia International Physics Center) eta Euskampus
Laguntzaileak: Elhuyar Fundazioa eta UEU (Udako Euskal Unibertsitatea)
Webgunea: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/
Twitterren: @KZientifikoa edo #KZientifikoa etiketa


Publiko gisa, ikasleak, irakasleak eta zientzia dibulgatzaileak izango dira eta espero dugu denontzat aberasgarria izatea truke hau.

Izena emateko, fitxa hau bete behar da (doakoa da):

http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Behin-behineko programa:

http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/behin-behineko-programa.html

Kultura Zientifikoa sustatzeko topaketa honetan, askotariko diziplinetan dabiltzan ikasleen hitzaren balioa aldarrikatzeaz gain, euskara arlo zientifikoan duen presentzia azpimarratzeko asmo argia dugu. Ikasleak beste diziplina batzuetako beste ikasle batzuk topatu eta ideia konplexuak euskaraz trukatzea baliotsua iruditu zaigu.

Sare sozialetan euskara zientifikoaren presentzia sustatzeko ekimenak dira ekitaldi honen jatorria (#kulturazientifikoa eta #KZJaia batik bat) eta kultura zientifikoa euskaraz hedatzeko ikasleek duten garrantzia azaleratzeari funtsezko deritzogu mugimendu honetan.

Izenematea doakoa da eta oso une polita izango litzateke sare-ekimen hauetan parte hartu dugunok aurrez aurre topatzeko ere.

Bertaratzen zaretenontzat, kafea geure kontu!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago