Teknologia albisteak

“Poliniza zaitez jardunbide egokiez”: iBGC kongresua azaroaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia
Business Global Conference
2011-11-11 : 09:11

Hurrengo azaroaren 16an “Innovation Business Global Conference” kongresuaren hamargarren urteurrena ospatuko da BECen, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatua, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan.

Oraingo honetan, ekitaldiak, London Business School erakundeko Management Lab-eko sortzaile eta zuzendaria den Julian Birkinshaw-en partaidetza izango du.

Birkinshaw-k, “Management Today” aldizkariaren iritziz kudeaketaren arloko sei guruetako bat denak, Salva López-en (“Rockvolución empresarial”-en egilea) laguntza izango du kongresuaren inaugurazioan, “Negozio hizkeraren hesi tradizionalak hausten” izenburua izango duen saioa elkarrekin egingo baitute. Horrez gain, beste aditu batzuen artean, Antonio González Barros (Grupo Intercom-eko presidentea), Elisabet Juan (EsadeCreapolis-eko berrikuntza zuzendaria) edo Eduardo Prádanos ( komunikazio arduraduna Play Televisión produktorean, “Águila Roja” eta “El Barco” telebista saioen egilea) egongo dira, “berrikuntza propiorako proposamen berritzaileak” elkarbanatuz BECen bildutako jendearen artean.

Edizio honetako leloa “Poliniza zaitez jardunbide egokiez” izango da, sektore batentzat konponbidea dena iraultza izan daitekeelako beste batentzat, eta konponbide horrek edozein negozio berrasmatzeko bidea zabal dezakeela ideiarekin. Baliozko konponbide errentagarriak bilatu behar direlakoan datza, “norbere negozio sektoretik haratago”. Azaroaren 16ko hitzaldietan jorratuko diren gaien artean Kellog´s, Mercadona, Inditex eta Jordi Bordas kasu arraskatatsuak azalduko dira, beste batzuen artean.

iBGC kongresu honek honako hiru gai hauen inguruko erronka zehatzak proposatuko dizkie enpresei: barneko “polinizazioa”, kanpokoa eta nazioarteko “polinizazioa”. Saio horietan sektore desberdinetako kasu praktikoak aurkeztuko dira, eta barne antolakuntzan, bezeroengan, sare sozialetan, biomimetikan edota TRIZ ereduan oinarritutako berrikuntzaren garapen esperientziak azalduko dira.

BECera joan ahal izateko beharrezkoa da kongresuaren web-orriaren bitartez izena ematea.

Erantzun

Sartu