Zinemaldian kritikari hasi nintzenetik eskatu zidan Luistxo Fernandezek party edo festa baten berri emateko. Nik ezetz beti, pelikulak komentatzeko nengoela, ez sarao eta soiréetarako. Hamargarren urtea dugunez salbuespentxo bat egingo dut: gaur joan naiz lehenengoz festa horietako batera: "Zarautzen erosi nuen" filmaren egileek antolatzen zuten, Bebop-en. Euskal zinemako aktore eta aurpegi ezagun dexente, baita nik ezagutzen ez ditudanak ere, baina ez gara izenak negritaz jartzen hasiko. Barra librea, pintxo batzuk eta giro ona. Eskerrik asko Moriarti etxeari eta zorte on Aitor Arregiri.
Erantzun
Sartu