urgarden
Gipuzkoako ibaiak garbitzea helburu duen bolondres talde bat gara. Donostiko kaleak garbi ikusten ditugu. Txindokira igotzean ere inguruak garbi ikusten ditugu. Zein da orduan ibai eta inguruko aranak hain zikin egotearen arrazoia? Guzti hau ez dakigu zergatik gertatzen den, argi dugu guk ez dugula horrela ikusi nahi gure ingurunea. Administrazioak erantzunkizunak bere gain hartu bitartean guk egoera pixkakanak pixkanaka aldatzen hasi nahi dugu. Garrantzitsua da zure partaidetza, asko izan behar dugu! Animatu!!!
Artikuluak
eta zer egingo duzu larunbat goiz honetan?
Uholdeak eta gero, animatuko zara ?
Urumea ibaia garbitzeko deialdia
Urumea ibaia garbitzeko deialdia: azaroaren 17an Hernaniko Osiñaga auzoan
Ibaiak zabortegi izan ez daitezen
Herritar asko eta askok gogoratuko dute, ziur asko, hain urrunekoa ez den iragan batean gure inguruko ibai eta errekek zuten itxura. Zikinkeria eta kontaminazioa oso ageriko ezaugarriak ziren gune asko eta askotan. Eta agian horregatik, uren garbitasunean emandako saltoa hain izan da handia azken urteotan, ez gara jabetzen oraindik euskal ibaiertz eta arroetan pilatzen den zabor mordoaz.