Teknologia albisteak

Urumea ibaia garbitzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
2012-11-15 : 11:24

Kaixo lagunak!
 
Dakizuen bezala, joan den urriaren 20an auzolan bat antolatu genuen Hernaniko Osiñaga auzoan Urumea ibaia garbitzeko. Baina uholde arriskua iragarrita zegoen eta ondorioz deialdia bertan behera utzi behar izan genuen.

Datorren larunbatean Osiñagara itzuliko gara berriro, Esperon dugu oraingo honetan eguraldia lagun izango dugula. Hernaiko Udalaren laguntza jasoko dugu bai material hornidurarekin (palak, poltsak.... ) eta baita zabor bilketarekin. Hernaniko Gazte Asanblada ere bertan izango da. Gainera, garbiketaren ostean meriendatzen dugun bitartean Osiñagako sagardoa dastatzeko aukera izango dugu Iparragirre Sagardotegiarekin.  

Anima zaitezte inguru eder honetan ibaiak duen egoera hobetzera! Etor zaitezte zuen patata tortilarekin, ontzi puzgarri edo piraguarekin. Oso garrantzitsua da ere gomazko botak edota oinetako egokiak ekartzea, guk plastikozko poltsak eta eskularruak banatuko ditugu zuen artean.

Osiñagan ikusiko gara!

Deialdia

Eguna: azaroak 17
Oruda; arratsaldeko 15:30tan
Tokia: Hernaniko Osiñaga auzoan (zubi esekian).
Mapa ikusteko klikatu alboko mapan

 
Kontaktua
Proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Urgardenen bloga bisita dezakezue: www.urgardenbai.blogspot.com
Eta gurekin harremantan jartzeko urgardenbai@gmail.com posta elektronikora idatz dezakezue.
 
Anima zaitezte eta parte hartu!!

 

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago