Teknologia albisteak

eta zer egingo duzu larunbat goiz honetan?

Erabiltzailearen aurpegia
2013-02-27 : 09:29
Urgardenetik 2013 urteko lehen auzolana martxan jartzen ari gara. Datorren martxoaren 2an Usurbilgo Santu-Enea auzoko zubian elkartuko gara, Oria ibaiaren zati bat garbitzeko. Urte hasieran bidali genizuen bideo honetan ikus daitekeen bezala, Oria ibaia bereziki egoera tamalgarrian aurkitzen da eremu honetan.....

Ibaia ala zabortegia? from urgarden on Vimeo.


Anima zaitezte inguru eder honetan ibaiak duen egoera hobetzera! Garrantzitsua da gomazko botak edota oinetako egokiak ekartzea, guk plastikozko poltsak eta eskularruak banatuko ditugu denon artean. 

Espero zaituztegu!!


Usurbilgo Santu-Enea auzoko zubian geldituko gara, larunbat goizeko 10etan

Erantzun

Sartu