Teknologia albisteak

urgarden

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako ibaiak garbitzea helburu duen bolondres talde bat gara. Donostiko kaleak garbi ikusten ditugu. Txindokira igotzean ere inguruak garbi ikusten ditugu. Zein da orduan ibai eta inguruko aranak hain zikin egotearen arrazoia? Guzti hau ez dakigu zergatik gertatzen den, argi dugu guk ez dugula horrela ikusi nahi gure ingurunea. Administrazioak erantzunkizunak bere gain hartu bitartean guk egoera pixkakanak pixkanaka aldatzen hasi nahi dugu. Garrantzitsua da zure partaidetza, asko izan behar dugu! Animatu!!!

Erabiltzailearen jarduna

eta zer egingo duzu larunbat goiz honetan?

2013-02-28 : 09:14

Urgardenetik 2013 urteko lehen auzolana martxan jartzen ari gara. Datorren martxoaren 2an Usurbilgo Santu-Enea auzoko zubian elkartuko gara, Oria ibaiaren zati bat garbitzeko. Urte hasieran bidali genizuen bideo honetan ikus daitekeen bezala, Oria ibaia bereziki egoera tamalgarrian aurkitzen da eremu honetan.....

Uholdeak eta gero, animatuko zara ?

2013-01-17 : 10:38

Azkenaldian grabatu dugu bideo hau; helburua besteak beste herritarrak kontzientziatzea da, baina horrez gain, jendeak zera ikustea nahi dugu: denbora tarte txiki batean eta auzolanean, jende gutxirekin bada ere, lan handia egin daitekeela ibaien egoera hobetzeko eta emaitzak oso bistakoak direla.... Animatzen zara?

1

Ibaiak zabortegi izan ez daitezen

2012-10-16 : 11:08

Herritar asko eta askok gogoratuko dute, ziur asko, hain urrunekoa ez den iragan batean gure inguruko ibai eta errekek zuten itxura. Zikinkeria eta kontaminazioa oso ageriko ezaugarriak ziren gune asko eta askotan. Eta agian horregatik, uren garbitasunean emandako saltoa hain izan da handia azken urteotan, ez gara jabetzen oraindik euskal ibaiertz eta arroetan pilatzen den zabor mordoaz.