Oier Gorosabel
Ogibidez fisioterapeuta; afizioz espeleologo, eibarnauta, genealogista, historiazale...
None
Aztarnategi arkeologiko berria Atxarren, Bizkaian
Gernika-Lumoko ADES Espeleologia Elkarteak aztarnategi arkeologiko berria aurkitu du Gautegiz-Arteagako haitzulo batean (Urdaibai Biosfera Erreserba).
Hona Patxi Irurzunen beste bat: "Hegoak ebaki banizkio María y San José ez zuen alde egingo..."
Lehen lotsa, orain... izorrai!
Lekittoko potxuak dira, zalantza barik, azkenaldixan hormasprayko materixal gehixen sortzen dabillen taldia. Aste honetan bertan Isuntza/Ondarzabal hondarrian egin dabe pintada eder hau: itxuraz sinplia, baiña mezu sakonekua.
“Lehen eta orain” iragarkixak tipikuak dira edergintza arluan, eta bereziki udara begira andrak argaltzeko: bikinixa jartzeko ez-dakit-zelako-gorputza bihar izaten dala eta... Potxuen graffitixak pentsatzekuak izaten dira eta oker egon neike, baiña nere ustez hortik doia hau pintadihau: kasu honetan, “lehen eta orain” aldatu dana ez da emakumian gorputza, pentsakeria baiño: oiñ ez detsa inporta jentiak pentsatzen dabena. Ondo eginda!
Forma fisikoa entrenamendu motaren arabera 1
Taula pare bat prestau dittudaz, goixan esandako berba aspergarrixak modu grafiko eta bizkorrian ikustarazteko: lehelenguak karga eta frekuentzia maximuan egindako entrenamendua irudikatzen dau; bigarrenak, barriz, planifikaziño progresibuakin eta deskantsuak errespetauta lortzen dirazen emaitzak. Kolumna gorrixak, 3 hillabetian zure forma fisikuak egingo daben gitxigorabeherako progresiñua irudikatzen dabe.
Aníbal Herrero (GUM)
150517: Oier.
Hasiera korapillotsua eta gero (lehelengo hitzorduakin nahastau egin giñan), lortu dot azkenian Anibal Herrerokin geratzia. Interesgarrixa eta sakona, oso sakona: espeleometria aldetik, zein lurpeko bizipenen aldetik. Halan be, biharbada Anibalen ekarpen esanguratsuena sasoi hartako egoera soziopolitikuari buruz izan da: Francoren errejimenan barruan “bizirauteaz”, zentsuria intelijentziakin gainditziaz, eta askatasunaruntzko pausuak emotiaz. Elkarrizketatu askon laguntzaz konturatzen nabil: sasoi hartan, haitzuluak kanpoko giro asfixiante xamarrian arnasgune be baziran.
Slovakia vs Euskalherria (Zesta punta)
Markinako Unibertsitate Jai-Alai frontoian finalaurrekoak: Roko Rothenstein “Lehoi Slaviarra” eta Martin Okruhlica “Paquetito de Bratislava”