Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lehen lotsa, orain... izorrai!

Oier Gorosabel
2015-07-10 06:53

Lekittoko potxuak dira, zalantza barik, azkenaldixan hormasprayko materixal gehixen sortzen dabillen taldia. Aste honetan bertan Isuntza/Ondarzabal hondarrian egin dabe pintada eder hau: itxuraz sinplia, baiña mezu sakonekua.

“Lehen eta orain” iragarkixak tipikuak dira edergintza arluan, eta bereziki udara begira andrak argaltzeko: bikinixa jartzeko ez-dakit-zelako-gorputza bihar izaten dala eta... Potxuen graffitixak pentsatzekuak izaten dira eta oker egon neike, baiña nere ustez hortik doia hau pintadihau: kasu honetan, “lehen eta orain” aldatu dana ez da emakumian gorputza, pentsakeria baiño: oiñ ez detsa inporta jentiak pentsatzen dabena. Ondo eginda!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu