Ttalaka.org
Euskara eta euskal kulturaren sustapen elkartea. Eskola eta lanetik kanpo ere euskaraz bizi behar dugulako, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dizugu. www.ttalaka.org
None
Itziar Aizpuru: "Emakumea izanda eta adin honekin paperak lortzea zaila den arren, nik zorte handia izan dut"
Getariarra jaiotzaz, Zarauztarra adopzioz. Itziar Aizpuru 20 urte zituela hasi zen antzerkian, Getariako "Txeru" antzerki taldean. Bost urteren ostean, antzerkia alde batera utzi behar izan zuen eta urte luzez arte dramatikoa alde batera utzi zuen. 30 urte pasatu behar izan ziren, Itziarri bere izpiritu artistikoa pizteko.
Zatoz Txirri, Mirri eta Txiribitonen bideokliparen grabaziora (larunbata, martxoak 28)
Tenpora taldeak "Mundu Berria" kaleratuko du otsailean
2012an taldea osatu eta 2013ko abuztuan sei kantuko maketa grabatu eta zuzeneko batzuk egin ondoren, hemen ditugu berriz TENPORA taldea euren lehen lan luzearekin: Mundu berria. Pop-jazz ukituko hamabi kantu eder aurkezten dituzte esperientzia zabaleko bost musikariek: Hasier Oleaga baterian, Elene Arandia ahotsean, Juantxo Zeberio Etxetxipia teklatuetan, Itsaso Etxebeste baxuan eta Beñat Barandiaran gitarran.
Dorleta Urretabizkaia: "Euskal Herriko proiektu interesgarrietan lan egin nahi dut, etengabe, eta horretaz duintasunez bizi"
Donostian jaioa, Lasarte-Orian pasa zuen bere haurtzaroa, ondoren Donostiara lekualdatu eta aurrerantzean bertan finkaturik jarraitzeko. Gazte hasi zen aktore lanetan, 17 urte zituela, Goenkale telesailean. Bi urtez telesail honetan egon ondoren, Bartzelonako Nancy Tuñón eskolan Arte Dramatiko ikasketak buru zituen eta orduz geroztik ugariak izan dira telebistan eta antzerkian egindako lanak.
Pako Aristi: "Sariek gaztetan ilusioa egiten zidaten, gero arnasa ekonomikoa "
Azpeitiako Urrestila auzoan jaioa, kazetari, gidoilari eta idazlea dugu Pako Aristi. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasia, 1984 urtean literatura bere bizimodu eta ogibide bilakatzeko erabakia hartu zuen.
Unai Elorriaga: " Lehendakaria banintz, sortzailea babestuko nuke "
Bilbon jaioa, algortan bizi izan da beti Unai Elorriaga. Gaztetatik izan du letra eta hizkuntzaren inguruan interesa, horregatik Euskal Filologian lizentziatu zen. 2001 urtean argitaratu zuen bere lehen lana "SPrako tranbia" eleberria. Lan honengatik Espainiako Narratiba Saria jaso zuen, sari hau irabazten duen euskaraz idazten duen bigarrengo idazlea izanik.