Gu Ta Gutarrak VIP, urtarriletik aurrera
2014-12-28 09:13
ETB 1eko Gu Ta Gutarrak saioak izan duen arrakasta ikusita, VIP bertsioa egitea erabaki du telebista kate euskaldunak. Hala, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera, kultura, politika, kirola eta gizarte arloko aurpegi ezagunek parte hartuko dute telebista lehiaketa berrian. Programaren VIP ediziorako, konfirmatuta daude lehenengo sei pertsonaia ezagunen izenak: Maialen Lujanbio bertsolaria, Mikel Urdangarin musikaria, Maider Unda kirolaria, Denis Itxaso zinegotzia eta Gorka Bereziartua kazetaria. Gainera, genero trataeran, Gu Ta Gutarraren bertsio arruntak jaso dituen kritikak saiheste aldera, VIP bertsioan parte hartuko du Josebe Iturrioz feminista eta telebistako solaskideak.
Oraingoz, ETBko arduradunek bakarrik eman dute jakitera sei pertsonaia ezagunen izenak, baina, aurreratu dute sorpresa handiak egongo direla. Guztira 12 lehiakidek hartuko dute parte programaren VIP bertsioan. Gu Ta Gutarrak saioaren helburua da, froga desberdinak baliatuta, lehiakideen arteko harremanak sustatzea.
Erantzunak kargatzen...