Teknologia albisteak

Web berriak mintzagai: Barrena.eus, Segurola.eus

Sustatu
2025-12-20 : 12:12

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan webgune berri parea komentatu dugu. Batetik Barrena.eus  jaio dela, Debabarrena eskualdeko euskarazko hedabide berria; eta bestetik Segurola.eus, Iñaki Segurola zenarrn lanen biltegirik. Ogrotariko Euskal Hiztegi bikainari erreparaturik irribarre egin dugu, Segurola oroituz.

Publizitatea

Tagzania jokoa mintzagai zuzenekoan

Sustatu
2025-12-12 : 12:03

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan Tagzania joko-apparen lantzamendua izan dugu komentagai, nola eguneroko jokoa nobedadeekin berritu den, horien artean norberak tokiak / argazkiak gehitzeko aukera. Beste kontu bat, euskarazko Wikipediak 24 urte bete dituela eta munduko lehen postuetan kokatua dagoela zenbait metrikatan.

Durangoko Azoka digitalera begira jarri gara zuzenekoan

Sustatu
2025-12-05 : 12:07

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan Durangoko Azokaren atal digitalei begira jarri gara: batetik Kabia atala, urtero bezala aurten ere izango dena, baina baita Berbagailua deitu dutena, podkasten atal berria. Horrez gain, disparatezko interfazeekin barre dexente egin dugu, adibidez irudiko hori, erruleta-txanponjale batekin data bat aukeratzeko sustema ezinezkoa.

On.eus aurrera, Uriola.eus tamalez zulora

Sustatu
2025-11-29 : 11:22

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan Rikardo Arrregi kazetaritza sarien irabazleei buruz jardun dugu, horietako bat webgune bat (On.eus) izan dela komentatuz bereziki. Bestalde, albiste txar bat online hedabide euskaldunentzat, Uriola.eus, Bilboko euskarazko agerkari digitala, itxi egingo baitute.

San Nikasioren taula, lapurretatik museora

Sustatu
2025-11-22 : 11:29

Pieza hau grabatu du Ttap agerkarirako Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Louvreko lapurretaren haritik egindako hausnarketa bat, nola dauden han-hemengo museoetan euskal ondarerari lapurtutako piezak. Esate baterako irudiko hori, San Nikasioren taula, Lizarrako eliza batean egon zen 500 urtez, baina aristokrata batek atera eta saldu ziona museo bati, berea balitz bezala.

Zuzenekoan: Gemini eta Google, AA eta bilaketa

Sustatu
2025-11-21 : 10:52

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, aste honetan, Gemini 3 ikusi dugu, Googleren AA tresnaren bertsio berria, euskaraz dagoena eta euskaraz dakiena (bikain gainera). Bilaketaren erraldoia, Google, bete betean ari da orain Gemini markarekin, bide batez AA eragin gero eta nabarmenagoa ari delako eragiten bilatzen (eta aurkitzen) dugun edukian.

Ahizpa/arreba testa zuzenean, oraingoan Kimu AA eredu euskaldunarekin

Sustatu
2025-11-14 : 10:39

Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, AA ereduekin egin ohi dugun probat bat errepikatu dugu, ea gauza diren sistema hauek 'arreba' eta 'ahizpa' terminoak semantikoki zuzen bereizteko. Kasu honetan, Kimu AA eredu euskaldun txukunarekin egin dugu testa. Bestalde, Wikipediaren proiektu bat, euskal historia 100 objektutan, orain podkast eta komikiarekin.

Cyber edo Ziber, zer ote euskaraz zuzen

Sustatu
2025-10-25 : 10:33

Cyberzaintza zerbitzuaren iragarki kanpaina bitxia berrikusi dugu aste honetan Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan. Webgunea Zibersegurtasun.eus da, baina zerbitzua Cyberzaintza da. Cy ala Zi, ezin aklaratu ortografiarekin.

Urtzi Odriozola AA adituarekin zuzenean, euskarazko hizkuntza eredu txikiez

Sustatu
2025-10-17 : 10:27

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan gonbidatua izan dugu aste honetan: Urtzi Odriozola AA aditua. Kimu, euskarazko hizkuntza eredu txikia zuzenean erakutsi dugu, adimen artifiziala "eramangarria", euskalduna eta librea izan daitekeena aurrikusiz.

Irulegiko esku honek... badu zerbait okerra ezta?

Sustatu
2025-10-10 : 10:23

'Ocho apellidos vascones' aldizkari-azalaren afera tratatu dugu Twitcheko eta Segura Irratiko aste honetako zuzenekoan, nola "artistak" mezu nazionalista espainol bat pasatu nahi izan duen. Bestalde, E-posta helbide okerrak eta zuzenak bereiztea ez dela erraza ikusi dugu, eta aipatu dugu Elon Musk hasi dela Grokipedia elikatzen, momentuz Wikipediako edukia erakutsiz literalki.

Ez da memea, serioa da: ultraeskuinak okupatu du euskal eremua Twitterren

Sustatu
2025-10-04 : 10:17

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan zenbait kontu:

  • Memeka meme lehiaketa nerabeentzat, 2025eko edizioa, martxan dela jada.
  • Lander Arretxea komunikatzaileak egin duen ohar serioa, ultraeskuinak okupatua duela euskal eremua Twitterren.
  • Wikilariek prestatu duten iliburua: Palestina eta Ekialde Hurbila sutan.

Hitz gurutzatuetan 'Workslop' agertzen zaizuenerako...

Sustatu
2025-09-26 : 10:09

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan aurrerapen bat: Laster martxan jarriko den Egunean Behin denboraldiarne harira, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa laster izango dela-eta, galderak sorta berriak izango dira Egunean Behinen. Gurutzatu dakizueken hitz bat, neologismo bat: Workslop. Lantokiko lan emaitza kaskarrak, AArekin lan egitearen ondorio. Bestalde Cloudfare Radar bisitatu dugu, AA boten trafikoa ikusteko tresna, eta irudikoa bezalako grafikoak aztertu ditugu.

NotebookLM-k bideoak egiten ditu orain, ez oraingoz zuzeneko hauek ordezkatzeko moduan (eskerrak!)

Sustatu
2025-09-19 : 10:05

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan Gladys sari teknologikoa eraman duen Usue Mori AA aditua ezagutu dugu, eta zuzenean probatu dugu NotebookLM tresnaren gaitasuna, bideoak sortzekoa. Mezularitzako Signal aplikazioa euskaraz nola erabili ere ikusi dugu, eta argazki anonimizazioa horren barruan gauza interesgarria dela konprobatu.

Zuzenekoan AA eta bilaketekin esperimentatzen

Sustatu
2025-09-11 : 09:47

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan bilaketekin eta AArekin jardun dugu. Asteko albistea izan da Googlek AA bilaketa sartu duela: euskaraz ulertzen du, baina interfazea euskaraz egon arren, emaitzak gazteleraz ematen ditu, zuzenean ikusi dugun bezala. Perplexityrekin konparatu dugu eta akaso hobea iruditu zaigu hau.

Zuzenekoan, Android eta Tenochtitlan

Sustatu
2025-09-04 : 15:02

Abuztuko oporren ondoren, zuzenekoak itzuli ziazkigu Twitcheko gure kanalera eta Segura Irratira. Asteko albisteetako bat tratatu dugu, nola Google ez zatitzeko erabaki duten AEBetako epaitegiek, eta hortaz ez dute Android edo beste negozio-parteren bat enpresa matrizetik (Alphabet izenekotik) atera beharko. Alderdi ikusgarriago bat bideoz erakutsi duguna, Tenochtitlan 3D proiektu librearen irudiak.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: