Loraldia Ola gazteei zuzendutako sormen-egonaldiak antolatu ditu Loraldiak
LoraldiaKultur Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen-egonaldiak antolatu ditu. Euskal kultura garaikidean murgiltzeko aukera paregabea, 18-25 urte bitartekoentzat. 6 eguneko sormen-egonaldiak burutuko ditugu. 6 tailer, Abbadia Jauregira bidaia bat eta zuzeneko solasaldi-emanaldiak ditugu egonaldi honen osagaiak. Egonaldia Lekeition egingo da.
Udako Olaren helburuak dira:
- Kultur sormena biztea
- Euskeraz egiten den kultura garaikidea ezagutzea
- Sortzaile profesionalekin harremantzea
- Gazte giroan disfrutatzea
- Kostaldeko herriko udako giroaz gozatzea
- Euskaraz mintzatzea eta emozionatzea
Metodologia eta gaiak
Hitza, Soinua, Irudia eta Gorputza arloak landuko ditugu tailer teoriko praktikoetan. Sortzaile profesionalek gidatuta: Patxo Telleria, Iratxe Fresneda, Natalia Monge, Jokin Oregi, Itsaso Arrieta.
Honez gain, sortzaile batzuen sormena hurbiletik ezagutzeko aukera: Miren Agur Meabe, Eñaut Elorrieta, Mursego, Mikel Martinez…
Datak eta txandak
Bi txanda egongo dira:
- ekainaren 27tik uztailaren 3ra
- uztailaren 4tik 10era
Ez da esperientziarik behar, euskalduna izatea baino ez da eskatzen.
Erantzunak kargatzen...